Gizartea -

KORONABIRUSA

Aparkaleku berezia ireki dute San Mamesen Basurtuko osasun-langileentzat

Basurtuko ospitaleko aparkalekuak "gainezka" egin duela egiaztatu ondoren hartu dute erabakia.

Basurtoko Ospitalea. Argazkia: Jesus Maria Tortajada
Basurtoko Ospitalea
Basurtoko Ospitalea. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Basurtuko ospitaleko osasun-langileentzako soilik prestatutako aparkaleku berezia ireki du San Mameseko zabalgunean, koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean. Aparkalekuak 45 eta 50 ibilgailu artean hartzeko gaitasuna du.

Bilboko Udaletik jakitera eman dutenez, martxoaren 16an hartu zuten Bilboko ospitaleko osasun-langileentzako aparkalekua egokitzeko erabakia, covid-19ak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egiten zuela ikusita.

Udaltzaingoak "premiazko" neurri gisa egokitu du aparkalekua, eta hesi berezi batekin hesitu du gunea. Koronabirusaren krisiaren ondorioz Basurtuko ospitaleko aparkalekuak "gainezka" egin duela egiaztatu ondoren hartu dute erabakia.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, neurri "berezia eta puntuala" da, eta osasun-langileei eta ospitale horretako gainerako langileei zuzenduta dago.

Era berean, inguruan ibilgailu-pilaketek izan ditzaketen arazoak konpontzea espero du, baita ospitalearen inguruko trafikoan izan ditzaketen eraginak ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia San Mames Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Erizaintza Koronabirusa