Gizartea -

Koronabirusa

Izarkomen ekimena, "ez dadin ikaslerik atzean geratu"

Kostu preziotik behera SIM txartelak eskaintzen ari da etxean Internetik ez duten ikasleek alarma egoera honetan ikasketak egin ahal izateko.

Ordenagailu portatilak. Argazkia: Efe
Ordenagailu portatilak. Argazkia: Efe
Ordenagailu portatilak. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izarkom telekomunikazio operadore kooperatibak ekimen solidarioa jarri du martxan Interneterako sarbiderik ez duten haurrek eskolak jasotzen jarrai dezaten, eta ikasketetan "atzean gera ez daitezen".

Hala, eskolei SIM txartelak "kostu preziotik behera" eskaintzen dizkie, behar hori duten ikasleen artean bana ditzaten.

Gari Garaialde Izarkomeko bazkideak Euskadi Irratian azaldu zuenez, "arrakala digitala" Euskal Herrian ere badago, hau da, haur guztiek ez dute Interneterako sarbidea, eta horiei zuzenduta eskaintzen dituzte, hilean 11 euroren truke, 17 GB ematen dituzten SIM txartelak.

Ekimen solidarioaren ideia Mikel Gartzia Izarkomeko bazkideak proposatuta sortu omen zen, ohartu zelako lauzpabost ikasle zituela Interneteko sarbiderik gabe. Hortik abiatuta, "konturatu ginen telefonia zerbitzua ematen dugula, eta SIM txartelak bidaltzen bagenizkien, datu kopuru nahikotxo batekin, konektatu ahal izango zirela", Garaialderen esanetan.

"Etxean Interternetik gabe dauden haurrei konexioa eskaini nahi diegu"
"Etxean Interternetik gabe dauden haurrei konexioa eskaini nahi diegu"
"Etxean Interternetik gabe dauden haurrei konexioa eskaini nahi diegu"

play icon 10:39

Oraingoz Hego Euskal Herriko eskoletan eskaintzen dute zerbitzua, eta 27 txartel bakarrik bidali badituzte ere, 30 bat eskolatatik deitu diete informazio eske. Horren harira, informazioa Izarkom.eus-en eta info@izarkom.eus-era idatzita jaso daiteke.

Izarkometik aitortu dute Interneteko sarbidea edukitzea ez dela nahikoa kasu batzuetan, etxe batzuetan ordenagailurik ere ez dagoelako, baina haiek "konexioa bakarrik" eskain dezakete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba EAE albisteak Greba Euskal eskola publikoan Gaixotasunak argazkiak Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Koronabirusa