Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi sexu-eraso salatu dituzte Baionako jaietan

Anne Kayanakis Baionako fiskalak baieztatu duenez, 17 eta 20 urteko bi emakume dira erasoa jasan zutenak eta bortxaketak egun berean jazo ziren, ostiraletik larunbaterako gauean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Baionako jaietan, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Antza denez, ostiraletik larunbaterako gauean bortxatuak izan ziren bi biktimak.

Iragan astean izan ziren jaietan bi bortxaketa salaketa izan direla baieztatu du Anne Kayanakis Baionako fiskalak. 17 eta 20 urteko bi emakume dira erasoa jasan zutenak eta bortxaketak egun berean jazo ziren, hilaren 29tik 30erako gauean.

Hirugarren salaketa bat ere izan zen. Hala ere, jarri zuenak atzera botatzea erabaki zuen. Une honetan, Polizia gertakariak ikertzen ari da.

Ustezko eraso hori hurrengo gauean gertatu zela azaldu du Kayanakisek, larunbatetik iganderakoan, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea