Gizartea -

Koronabirusa

Iruña Park Hotelak etxeko ospitaleratzea behar duten kutsatuak hartuko ditu

Eguneko 24 orduetan eskainiko du zerbitzua, eta "ospitale batek duen bezalako ekipamendua" izango du, erradiologia eta analitika zerbitzuak barne.

Santos Indurain, Nafarroako Gobernuko osasun kontseilaria. Foto: EFE
Santos Indurain. Argazkia: EFE
Santos Indurain, Nafarroako Gobernuko osasun kontseilaria. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruña Park Hotelak etxeko ospitaleratzea behar duten koronabirusagatik kutsatutako gaixoak hartuko ditu astelehenetik aurrera, larunbat honetan Santos Indurain osasun kontseilariak jakinarazi duenez. Ez ditu hartuko ospitale batean egon beharko liratekeen pertsonak.

Egokitze lanak asteburu honetan bukatzea, eta hotela astelehenerako prest egotea espero dute. Eguneko 24 orduetan eskainiko du zerbitzua, eta "ospitale batek duen bezalako ekipamendua" izango du, erradiologia eta analisiak egiteko zerbitzuak barne. Egokitzapen honekin, "ospitaleetako errekurtsoak eta espazioak liberatzea lortzen da", adierazi du Indurainek. Beste bi hotel egokitzeko lanean ari da Nafarroako Gobernua, Indurainen esanetan, biak osasun langileentzat izango direlarik: bata konfinamendua egin eta edozein egoeragatik euren etxeetan egon ezin dutenentzat, eta, bestea, lantokietatik gertu atseden hartu ahal dezaten.

Gaur egun, Nafarroak 100 plaza ditu etxeko ospitaleratzea behar duten pertsonentzat, eta Iruña Park Hotela egokitu ostean, beste 160 plaza gehiago izango ditu, Julio Sanchez Nafarroako Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko buruzagiak jakinarazi duenez.

Hogei bat osasun langile hasiko dira lanean Iruña Park Hotel egokituan, astelehenetik aurrera. Lantaldeak, mediku batek, erizain batek, eta pazienteari buruzko informeak jasoko dituen beste osasun langile batek osatutakoak izango dira. Zerbitzu hau erabilgarri egongo da gaur egun ospitale baten dauden, baina tratamendua etxean jarrai dezaketen pertsonentzat, beti ere ezin badituzte bete isolamendurako beharrezkoak diren neurriak.

"Arrisku planek egoera guztiak kontuan hartzen ditu", esan du sailburuak, eta, era berean, eraikineko beheko solairuan dagoen Principe de Viana kanpoko kontsultetako eremua ere egokitu egin dutela adierazi du, CHNko Larrieldietako sotoarekin batera, arnasteko arazo arinak dituztenentzat, gaixoen kopuruak gora egingo duela aurreikusita. Horren harian, Nafarroa Arena moldatzea ez dutela pentsatu adierazi du.

Horrez gain, Santos Indurainek eskerrak eman nahi izan dizkie suhiltzaile bolondreser azken egunetan Irula Parkeko moldaketan egindako lanagatik, ospitaletako zerbitzuetan egiten ari diren lanagatik eta “sare pribatuarekin abiatutako elkarlanean parte hartu eta korrodinazio lanak egiteagatik”.

Epidemiaren bilakaeraren irudi zehatzagoa

Era berean, koronabirusaren protokoloek eta antzemate sistemek "epidemiaren bilakaeraren irudi argiagoa izatea" baliatzen dutela adierazi du, eta horrek egoera ezberdinen kudeaketan laguntzen duela.

Indurainek esan duenez, behin sendagiria lortuta, gaixoa bere texera joaten da, baina alta epidemiologikoa ez du, gutxienez, 14 egun igaro arte lortuko."Segurtasun irizpideak dio persona bat sendatuta dagoela PCRak negatiboa ematen duenean, eta hori horrela izateko 30 egunetik gora behar izaten da. Hala ere, horrek ez du esan nahi persona kutsakorra denik edo gaixotasuna pasa ahal duenik", esan du Sanchezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua Turismo-ostatuak Euskadi