Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atxilotu dute Beriainen emakume bati eraso egiteagatik
Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa. Gizona Iruñeko espetxera eraman zuten, aurrez jada bazuelako espetxean sartzeko agindua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Beriaingo etxebizitza batean, emakume bati eraso egiteagatik. Iruñeko Zigor Auzitegiaren agindu bat zegoen, aurrekoa, gizona espetxean sartzeko, eta atxilotu ondoren, Iruñeko espetxean sartu zuten.
17:15 aldera abisu eman zuen biktimak eta Miravalles kaleko etxebizitzara berehala bertaratu ziren herri segurtasuneko patruilak, Ekintza Berezietako Taldea barne, indarrez sartu behar izan baitziren etxean.
Emakumeak zaurituta aurkitu zuten eta gizona atxilotu egin zuten.
Poliziaren presentzia zela eta, bizilagun ugarik jarraitu zuten operazioa euren balkoietatik, alarma egoera dela eta etxean baitzeuden.
Hain zuen ere, Josu Bujanda Ertzainburua elkarrizketatu dute gaur Euskadi Irratiko Goiz Kronikan eta Bujandak baieztatu duenez, bakartze garai honetan indarkeria matxistako kasuek gora egin dute. "Gorakada txiki bat izan da bai" esan du.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.