Gizartea -

EiTB Focus

Konfinamendua tirabirak sortzen ari da EAEko herritarren % 17,7ren etxeetan

Euskadiko herritarren iritziz, koronabirusaren krisia egiten ari da gizartea solidarioagoa izatea (% 80k esaten du hori), eta arduratsuagoa (% 82ren esanetan).

Koronabirusari buruzko EiTB Focus inkesta. Argazkia: EiTB
Koronabirusari buruzko EiTB Focus inkesta. Argazkia: EiTB
Koronabirusari buruzko EiTB Focus inkesta. Argazkia: EiTB

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren krisiagatik agindutako alarma-egoeraren testuinguruan Espainiako Gobernuak ezarri duen konfinamendua familia-tirabirak sortzen ari da EAEko herritarren % 17,7ren etxeetan, hemeretzigarren EiTB Focusen hirugarren zatiaren arabera. Asteazken honetan argitaratutako emaitzek ondorioztatzen dutenez, halaber, krisi-egoera hau egiten ari da gizartea solidarioagoa izatea (inkestatuen % 80k hala uste dute), eta arduratsuagoa (% 82ren esanetan). norbait.Hemeretzigarren EiTB Focusek koronabirusaren krisia izan du hizpide, eta emaitzak aste honetan eman dituzte jakitera.

Astelehenean, lehen zatian, EiTB Taldearen makroinkestak argi utzi zuen herritarrek uste dutela COVID-19 gaitzaren eragin ekonomikoa gogorra izango dela; asteartean, bigarren zatiak ondorioztatu zuen EAEko herritarren % 28k ezagutzen dutela koronabirusak kutsatutako norbait.

Hirugarren zatian, hemeretzigarren EiTB Focusek adierazten du konfinamendua Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 17,7ren etxeetan sortzen ari dela tirabirak. Nabarmentzekoa da 18 eta 35 urte bitarteko gazteek bereziki nabaritu dituztela tirabira horiek, gainerako herritarrek baino gehiago; izan ere, horietako % 35,6k esan dute bizi izan dituztela, azken egunetan.

eitb focus koronabirusa

Inkestatuen % 36,7ren esanetan, familia-harremana indartuta irtengo da konfinamendua amaitzen denean; % 57,4ren iritziz, aldiz, krisia hasi aurretik zegoen bezala jarraituko du harreman horrek. Herritarren % 1,4k soilik uste dute okerrera egingo duela.

eitb focus koronabirusa

EAEko herritarrek 7,01eko nota jarri diote egungo euren gogo-aldarteari. Aro honetan, 0tik 10era, inkestatuek gehien aukeratu duten nota 7 da (% 31,3); % 24,4k 8 hautatu dute gogo-aldarteari dagokionez nola dauden adierazteko.

eitb focus koronabirusa

Gizarte solidarioagoa eta arduratsuagoa

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, solidarioagoak eta arduratsuagoak ari gara izaten; hala diote, hurrenez hurren, inkestan parte hartu duten herritarren % 80k eta % 82k.

eitb focus koronabirusa

Herritarren % 60 telebista ari dira erabiltzen krisi honetan azken orduko albisteen berri jasotzeko. Irratia eta Internet, web orrien bidez, zerrenda horretako bigarren eta hirugarren tokietan daude; herritarren % 11k baliatzen dituzte, bi kasuetan.

eitb focus koronabirusa

% 85en iritziz, koronabirusarekin lotutako albiste faltsuak ('fake news') bultzatzen dituzten herritarrek zigorra jaso beharko lukete.

eitb focus koronabirusa

Fitxa teknikoa

Gizakerrek EiTBren informazio-zerbitzuetarako egindako inkesta EAEn bizi diren 600 pertsona elkarrizketatuta egin da (Arabako 200, Bizkaiko 200 eta Gipuzkoako 200) 

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 24,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 75,5a, gaztelaniaz. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko martxoaren 24an eta 25ean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,66 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 13 minutu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Langabezia Euskal Herrian Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus albisteak COVID kasuak