Gizartea -

Koronabirusa

Azken 24 orduetan, 33 pertsona hil dira EAEn, eta 20 Nafarroan

EAEn, gainera, osasungintza pribatuko langile bat hil da, latunbat goizean, koronabirusagatik. Osatu diren pertsonen kopuruari dagokionez, EAEn 289k jaso dute sendagiria eta Nafarroan, berriz, 311k.

Mikel Sanchez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria. Irudia: ETB.
Mikel Sanchez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria
Azken hiru asteetan izandako positiboen portzentajerik baxuena izan zen atzo

1:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 33 pertsona hil dira azken 24 orduetan koronabirusak jota, eta guztira 477 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik. Kutsatze berriei dagokienez,  360 kasu berri antzeman dira azken 24 orduetan.

Nafarroaren kasuan, 136 positibo gehiago zenbatu dituzte eta, guztira,2.972 kutsatu gehiago daude. Azken orduetan 20 pertsona hil dira, eta, orotara, 171 dira Foru erkidegoan hildakoak.

EAEko positiboei dagokienez, 8.187 daude guztira, eta, aldiz, 3.089 pertsonak jaso du sendagiria, ostiralean baino 289 gehiagok. Nafarroan 311 sendagiri eman dituzte, 17 azken 24 orduetan.

EAEn 360 koronabirus kasu berri konfirmatu dira azken orduetan eta, guztira, 8.187 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.858 ospitaletan dira. Beste 33 pertsona hil dira; eta ondorioz, guztira, 477petsona hil dira EAEn birusaren ondorioz.

Lurraldeka: Araban, 2.539 kasu zenbatu dira (horietatik, 319 ospitaletan daude), Bizkaian 4.224 (1.177, erietxeetan), eta Gipuzkoan, positiboen kopurua 1.424 da, horietako 362 ingresatuta.

Osasungitza pribatuko langile bat hil da

Larunbat honetan, osasungintza probatuko langile bat hil da EAEn. Aurretik beste gaixotasun batzuk zituen eta positiboa eman zuen koronabirusagatik. Egunak zeramatzan Gurutzetako Ospitalean ingresatuta.

Heriotzaren berri Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman du Pandemiak Euskadin duen bilakaeraren berri emateko bideokonferentziaz ematen duen ohiko prentsaurrekoan.

7.026 kutsatu berri eta 809 hildako gehiago, Espainian

Espainiako datuen kasuan, azken 24 orduetan 7.026 positibo berri zenbatu dituzte (guztira, 124.736), 809 pertsona gehiago hil dira (guztira, 11.744) eta 3.706 sendatu egin dira (guztira, 34.219), Osasun Ministerioak aditzera emandako azken datuen arabera.

Halaber, alarma egoera ezarri zenetik ia hiru aste bete direnean, datuek handitzen jarraitzen dute, Zainketa Berezietako Unitatean ingresatzen duten gaixoen kasuan. Horrela, 116 gaixo gehiago daude Zainketa Berezietan, eta guztira, 6.532 pertsona dira.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa olatu berria Osasunbidea gaur