Gizartea -

Koronabirusa

Ertzaintzak jakinarazi du ziurtagiria behar dela Ipar Euskal Herrira lanera joateko

Neurria ostegun honetan sartu da indarrean, eta Frantziako Gobernuak koronabirusagatik ezarritako alarma-egoeran hartutako azken erabakien ondorioetakoa da.

Neurria ostegun honetan sartu da indarrean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Neurria ostegun honetan sartu da indarrean
Neurria ostegun honetan sartu da indarrean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrira lan-arrazoiengatik joan behar duten Euskadiko herritarrek ziurtagiria eskuratu beharko dute hori egiteko, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Neurria ostegun honetan sartu da indarrean, eta Frantziako Gobernuak koronabirusagatik ezarritako alarma-egoeran hartutako azken erabakien ondorioetakoa da.

Ohar baten bidez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu du Frantziako Barne Ministerioak pandemiak aurrera egitea saihesteko hartutako neurriak indarrean dauden bitartean eskatuko diela dokumentu hori mugaz bestaldeko langile guztiei. EAEko herritarrei eta garraiolariei eragiten die polizia-agindu horrek.

Frantziara sartu nahi duten "Europar Batasuneko herritar guztiek eraman beharko dute ziurtagiria, ondo beteta". Frantziako Barne Ministerioaren web orrian eskuratu beharko dute, eta hainbat esparru nahitaez bete beharko dira.

Dokumentu horren bidez, lan-arrazoiengatik eta baimendutako arrazoiengatik Frantziako Estatuan ibili behar duten herritarrek hori egiteko aukera izango dute. Segurtasun Sailak azaldu du ziurtagiria “muga zeharkatu nahi den guztietan” bete beharko dela, hau da, ez du balio dokumentu bakar batek hainbat bidaiatan erabiltzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Zuberoa azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa Osasun-larrialdi egoera amaitu da