Gizartea -

Koronabirusa

Trumpek Europatik AEBra sartzeko mugak itxita mantenduko ditu, COVID-19a dela eta

Txinatik etorritako pertsonak AEBetara sartzea debekatu zuen Trumpek urtarrilean, eta martxoan erabaki bera hartu zuen Europatik datozenekin; Europak antzeko neurri batekin erantzun zion.

Donald Trump Etxe Zurian egindako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Donald Trump Etxe Zurian egindako prentsaurrekoan
Donald Trump Etxe Zurian egindako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpek, AEBetako presidenteak, adierazi du hilabete bat indarrean daraman Europatik herrialdera sartzeko debekua mantenduko duela, COVID-19 pandemia dela eta.

"Berehala egin nahi dugu (itxiera altxatu), baina dena ondo dagoela ziurtatu behar gara. Oso debeku gogorra ezarri dugu eta horrela mantenduko da haiek (Europa) sendatu arte", nabarmendu du Trumpek Etxe Zurian egindako prentsaurrekoan.

Europarekiko mugak martxoaren 14an itxi ziren, igande honetan amaitu behar zen debekua 30 eguneko epea ezarri zelako.

Trumpek prentsaurrekoan azaldu duenez, mugen irekiera "une egokian" gauzatuko da, baina ez du zehaztu aste batean edo zenbait hilabetetan izango den.

"Ez nuke esango Italiari oso ondo doakionik une honetan, gauza bera gertzatzen ari da Espainian eta Frantziak konfinamendu agindua zabaldu berri du", azpimarratu du Trumpek bere erabakia justifikatzeko.

Txinatik etorritako pertsonak AEBetara sartzea debekatu zuen Trumpek urtarrilean, eta martxoan erabaki bera hartu zuen Europatik datozenekin; Europak antzeko neurri batekin erantzun zion.

"Zenbait neurri hartzea erabaki dut, indartsuak baina beharrezkoak direnak, estatubatuar guztien osasuna eta ongizatea babesteko. Kasu berriak gure mugetara sartzea saihesteko, Europatik AEBetara egindako bidai guztiak etengo ditugu", adierazi zuen Trumpek martxoaren 12an betoa iragarri zuenean.

Ameriketako Estatu Batuetan 585.000 kutsatu daude dagoeneko, eta Europan 900.000 inguru.

Anthony Fauci doktoreak, Trumpen maila goreneko mediku aholkularietako batek, elkarrizketa batean aitortu zuen herrialdea lehenago konfinatu izan balitz bizitzak salbatuko zirela, adierazpen horiek sortutako polemikak prentsaurrekoa markatu dute.

Trumpek #FireFauci etiketarekin Fauciren kaleratzea eskatzen zuen txio bat birtxiokatu zuen atzo, eta horrek kontrako efektua eragin zuen Twitterren, #FireTrump (Trump kaleratzea) eta #FireTrumpNotFauci (Fauci ez Trump kaleratzea) etiketekin.

Dena den, Fauciren lanarekin pozik dagoela defendatu du agintariak prentsaurrekoan, eta birtxiokatzearen arrazoia "eztabaida gustuko duelako" dela azaldu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Europa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa