Mundua -

Pandemia

10.000 pertsonatik gora hil dira koronabirusarekin munduan, eta 240.000 kutsatu dira

Txina eta Italia dira pandemiak gogorren jo dituen herrialdeak, eta Espainiako Estatua Iran gainditzear dago kasu eta hildako kopuruari ddagokionez.

Erroma, Italia. Argazkia: Efe
Erroma, Italia. Argazkia: Efe
Erroma, Italia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txina erdialdeko Wuhan hirian sortutako koronabirusaren pandemiak 240.000 pertsona baino gehiago kutsatu ditu mundu osoan, eta 10.000tik gora dira hildakoak. Espainiako Estatua laugarrena da kasu kopuruari dagokionez, baina hirugarren postuan dagoen Iran gainditzear dago.

Johns Hopkins Unibertsitateak 08:30ean kaleratu duen mundu mailako balantzearen arabera, 160 herrialdetan daude koronabirus kasuak, eta guztira 244.523 dira kutsatuak eta 10.031 hildakoak. Covid-19a gainditzea eta sendatzea lortu dutenenen kopurua, berriz, 86.031ra igo da.

1-      Txina: 81.199 kutsatu, 3.252 hil eta 71.264 osatu dira.

2-      Italia: 41.035 kutsatu, 3.405 hil eta 4.440 osatu dira.

3-      Iran: 18.047 kutsatu, 1.284 hil eta 5.979 osatu dira.

4-      Espainiako Estatua: 18.077 kutsatu, 833 hil eta 1.107 osatu dira

5-      Alemania: 15.320 kutsatu, 44 hil eta 113 osatu dira.

6-      AEB: 14.520 kutsatu, 205 hil eta 121 osatu dira.

7-      Frantziako Estatua: 11.010 kutsatu, 372 hil eta 12 osatu dira.

8-      Hego Korea: 8.652 kutsatu, 94 hil eta 1.540 osatu dira.

9-      Suitza: 4.164 kutsatu eta 43 hil dira.

10-   Erresuma Batua: 2.716 kutsatu eta 138 hil dira.

11-   Herbehereak: 2.468 kutsatu eta 77 hil dira.

12-   Austria: 2.013 kutsatu eta 6 hil dira.

13-   Norvegia, Belgika, Suedia eta Danimarka: 1.000 kutsatu baino gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Belgika Erresuma Batua Espainia Alemania Frantzia Gaixotasunak Herbehereak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iran Italia Norvegia Osasun albisteak Suitza Suedia Danimarka Koronabirusa