Gizartea -

Koronabirusa

ELAk “testak baino gehiago” eskatu du Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Sindikatuak Gipuzkoako hiru zentro eta Aldundia auzitara eraman ditu, eta Eider Mendoza foru bozeramaileak erantzun du langile eta egoiliarrei test bikoitza egiten ari zaiela.

Tolosako, Zumarragako eta Ordiziako egoitzak salatu ditu ELAk
Adinekoen egoitza bat
Tolosako, Zumarragako eta Ordiziako egoitzak salatu ditu ELAk

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak atzo, asteartearekin, zehaztu duenez, “testak egiten diren edo ez” baino gehiago bilatzen du Gipuzkoako Aldundiaren eta lurralde horretako adinekoen hiru egoitzaren aurka osasunerako eskubidea urratzea egotzita jarri duen salaketan.  

Sindikatuak Eider Mendoza foru bozeramaileari erantzun dio horrela, horrek esan baitu auzibidean jarritako hiru egoitzetan COVID-19 atzemateko test bikoitza (test azkarra + PCR) egiten ari direla esan eta gero. Pandemiaren aurreko borrokan, lankidetza ere eskatu du Mendozak.  

ELAk Iurreamendi (Tolosa), Argixao (Zumarraga) eta San Jose (Ordizia) egoitzen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka jo du salaketan, langileen osasuna ez bermatzea leporatuta.

Mendozak, agerraldi telematiko batean, nabarmendu du salaketa jaso duten hiru zentroetan “langile guztiek babes material eraginkorra” dutela eta azaldu du “hiru egoitza horietan Osakidetzak laguntza mediko eta erizaindegikoa eskaini duela”.  

“Gipuzkoako sistema sanitario eta social osoa bezoz beso ari da lanean egoera honi aurre egiteko eta Aldundia lehen minututik ari da laguntzen”, adierazi du Mendozak “laguntza” eskatu aurretik.

Sindikatuak “kautelazko neurriak” eskatu dituzte zentroetako langileei norbere babeserako ekipoak emateko, horiek ondo erabiltzeko eta langile guztiei “berehala” testak egitea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Sindikatuen azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak