Gizartea -

Koronabirusa

Beste sei pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta bi Arabakoetan

Arabako egoitzek ez dute koronabirusaren kasu positibo berririk erregistratu azken orduetan.

Zahar-etxe bateko langilea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Zahar-etxe bateko langilea
Zahar-etxe bateko langilea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19aren ondorioz hil diren Gipuzkoako egoitzetako adinekoen kopurua 117 pertsonakoa da dagoeneko, azken orduetan izandako sei hilketen ostean. 18 pertsonak positibo eman dute birusa detektatzeko probetan, eta beste hiruk hobera egin dute.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman duenez, kutsatutako 18 pertsonetatik 17, sintomarik ez duten pertsonak izan arren, Osakidetzak test bikoitzak (azkarrak eta PCR) egin ostean detektatu dituzte. Gainerako positiboa San Andresen diagnostikatu dute.

Alta jaso duten hiru gaixoekin dagoeneko 31 zahar eta 14 ezindu sendatu dira egoitzen foru sare osoan, baina oraingoz 314 kasu positibo daude.

Gipuzkoako adinekoen egoitzen sarea 65 zentrok osatzen dute, eta 5.425 pertsona artatzen dituzte. Horietatik 16tan izan dira positiboak.

Orain arte, 38 pertsona eraman dituzte Gurutze Gorriak Donostian duen zentrora, eta 37k ospitalean jarraitzen dute.

Arabari dagokionez, egoitzetako bi erabiltzaile hil dira koronabirusaren ondorioz, beraz, dagoeneko 118 dira laguntza zentro horietan hildakoak. Hala ere, azken orduetan ez dute koronabirusaren kasu positibo berririk erregistratu.

Pandemiak egoitzetan izan duen eraginaren azken eguneraketan, joan den asteleheneko egoerari dagokiona, Aldundiak jakinarazi du 43 erabiltzaile berreskuratu direla, eta kutsatutakoen beherakada txiki bat mantendu dela, 375, hau da, aurreko datua baino 8 gutxiago.

Egoitzek 25 pertsona eraman dituzte ospitaleetara, osasun egoera larrian daudelako, eta koronabirusak kaltetutako gehienak artatzeaz arduratzen dira (350). Kasu positiboetatik, 224 zentro pribatuetako erabiltzaileak dira, 143 foru egoitzetan bizi dira eta gainerako 8ak, lurraldeko udal ekipamenduetan.

Desgaitasuna duten pertsonen egoitzen esparruan 36 kasu positibo zenbatu dira guztira eta 4 pertsona ospitalean daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Adinekoak gaur