Gizartea -

KORONABIRUSA

1.020 pertsona hil dira jada koronabirusarekin EAEn

28 pertsona gehiago hil dira EAEn azken 24 orduetan eta 266 kasu positibo atzeman dituzte. Nafarroan, 6 pertsona hil dira eta 146 kasu atzeman dituzte. Estatu osoan, 20.043 dira hildakoak.

Nekane Murga sailburua gaur.
Nekane Murga sailburua gaur.
1.000 hildakoen langa gainditu dugu Euskadin

1:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 pertsona hil dira azken orduetan Euskadin, koronabirusak kutsatuta; beraz, osasun krisia hasi zenetik, 1.020 pertsona hil dira EAEn.

COVID-19k 12.355 pertsona kutsatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, ostiral honetan beste 266 kasu atzeman ostean, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez. Horietatik 1.076 ospitaleratuta daude.

Eguneko hildakoen kopurua azken lau egunetako txikiena da, eta kutsatu berriena, berriz, azken hiruetako baxuena.

Lurraldeka, Araban 3.194 kutsatu daude, eta horietatik 174 ospitaleratuta daude (38 kasu berri izan dira azken orduotan). Bizkaian 6.868 dira kutsatutakoak, eta horietatik 664 ospitaleratuta daude (201 kasu berri izan dira). Azkenik, Gipuzkoan 2.293 positibo izan dira, eta horietatik 238 ospitaleratuta daude (27 kasu berri izan dira).

6 hildako Nafarroan eta 146 positibo berri

COVID-19ak sei heriotza eragin ditu Nafarroan azken orduetan. Gainera, 146 kutsatze berri atzeman dituzte.

Foru Gobernuak larunbat honetan emandako azken datuen arabera, 354 dira koronabirusarekin hildakoak Nafarroan eta 4.579 gaixo atzemandakoak. Hildako guztietatik, 271 ospitaleetan zendu dira, egoitzetatik joandakoak barne, eta 83 bestelako tokietan.

437 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, atzo baino 23 gutxiago; horietatik, 285 plantan daude, 56 ZIUn eta 96 etxeko ospitaleratzean.

Pandemia hasi zenetik, 1.100 pertsonari eman diote alta ospitaleetan eta 954 dira alta epidemiologikoa jaso dutenak.

Gaur egun, Nafarroan 3.271 koronabirus kasu aktibo daude, eta horietatik 679 osasun sistemako profesionalak dira, kolektiboaren %4,4.

565 heriotza izan dira Espainian azken 24 orduetan eta jada 20.043 dira hildakoak

Espainiako Estatuan 20.043 heriotza eragin ditu jada koronabirusak, azken 24 orduetan beste 565 pertsona hil ostean, Osasun Ministerioak larunbat honetan argitaratu dituen datuen arabera.

Baieztatutako positiboak 191.726 izan dira guztira, bezperan baino 4.499 pertsona gehiago, alegia.

Bestalde, dagoeneko 74.662 lagun sendatu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa