Gizartea -

Pandemia

Maskara akastunak erabili zituztenei PCR probak egitea aztertzen ari da Osasunbidea

Ospitaleetan eta lehen mailako arretako zentroetan banatu zituzten, eta dagoeneko gehienak kendu badituzte ere, Osasunbideko langileek erabili dituztela uste dute.

Osasun langileak maskarekin DOnostian. Argazkia: Efe
Osasun langileak maskarekin DOnostian. Argazkia: Efe
Osasun langileak maskarekin DOnostian. Argazkia: Efe

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak bidalitako maskara akastunak erabili dituzten osasun langileei PCR probak egitea aztertzen ari da Osasunbidea, eta gaur sindikatuekin landuko du gaia.

Dagoeneko kendu dituzte osasun zentroetatik edo lan arriskuen prebentzio zerbitzuetatik babes neurri homologatuak ez zituzten Garry Galaxy enpresako maskarak, baina Osasun kontseilaritzak uste du Osasunbideko langile batzuk erabili egin dituztela.

Izan ere, ospitaleetan eta lehen mailako arreta zentroetan banatu zituzten, eta orain zaila da horien jarraipena egitea, eta Espainiako Ministerioaren informazioaren zain daude zehazki non dauden jakiteko. Hori horrela, sindikatuekin hitz egitea erabaki dute langileak identifikatu eta PCR probak egiteko.

FPP2 maskarak kalitatea handikoak direla, baina Garry Galaxyk saldutako sorta batean filtrazioak % 6 eta % 27 artekoak zirela egiaztatu omen dute.

Arazo horrek autonomia askori eragin die, Ingesak egindako dohaintza bat zelako, eta zein erabilera eman zaien zehaztea ezinezkoa egiten zaienez, ahal duten guztia egin nahi dute orain langileak babesteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua Maskarak koronabirusa