Gizartea -

Koronabirusa

EHUren testarekin egunean 500 eta 1.000 proba bitartean egitea espero dute

Alabaina, proba horiek pazienteetan erabili ahal izateko ezinbestekoa da baliozkotze kliniko gehigarri bat egitea, Osasun Sailak eta EHUk zehaztu dutenez.

EHUko Leioako campusa. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia
EHUko Leioako campusa.
EHUko Leioako campusa. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) COVID-19 gaitza atzemateko garatu duen testarekin egunean 500 eta 1.000 proba bitartean egitea espero dute osasun arloko adituek, oraindik gainditu beharreko baliozkotze kliniko gehigarri baten falta den arren, Madrilgo Carlos III Osasun Institutuak koronabirusaren diagnostikorako PCR testak egiteko baimena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta EHUk jakinarazi dutenez.

Zehazki, "ikerketa oinarri hartuta" Euskadin koronabirusari aurre egiteko "elkarlanerako bide bateratua adostu" behar dela azpimarratu dute Osasun Sailak, EHUk eta Osakidetzak elkarrekin kaleratu duten ohar batean.

Osasun Sailak eta EHUk nabarmendu dutenez, lortutako gaitasunak "ikertzaileek erabilitako teknika ona aitortzen du". Hala ere, proba horiek pazienteetan erabili ahal izateko beste balidazio kliniko bat egitea beharrezkoa dela zehaztu dute.

Teknika hori ikerketa laborategi baten ikuspuntutik gaituta dago, baina "kutsatutako pertsonengan baliagarri izateko egiaztapen gehiago egitea falta da, ohiko prozesua baita osasun arloan teknika bat erabili ahal izateko", azaldu dute.

Hori dela eta, EHUko ikertzaileek eta Osakidetzako laguntzako langileek "estu" jarraituko dute lanean datozen egunetan, proba "ahal bezain laster eskura izateko", eta, ondoren, horiek erabiltzeko aukera desberdinak aztertzeko, "betiere asistentziaren esparruko aterkipean, eta hori lankidetza-hitzarmen batean islatuta geratuko da".

Azken egunetan egindako bilera teknikoek EHU buru duen ikerketa-proiektua aztertzeko balio izan dute, COVID-19 gaitza detektatzeko proba bat prest jartzearekin lotuta. Bi aldeak bat etorri ziren Carlos III.a Institutuak trebakuntza lortzea "albiste ona" dela Euskadiko ikerketa-eremuarentzat, zorroztasuna eta aintzatespena ematen diolako. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa