Gizartea -

KORONABIRUSA

22 hildako EAEn eta hiru Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz

Bestalde, aurreko balantzetik 462 pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna Euskadin, eta 100 pertsonatik gora daude gaur egun zainketa intentsiboetako unitateetan.

Osasun alertaren zazpigarren astea. Argazkia: EFE
Osasun-langileek jendearen babesa eskertu dute
Koronabirus kasu berriek eta heriotzek pixka bat gora egin dute Euskadin

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 22 pertsona hil dira EAEn azken orduetan. Nafarroan, berriz, hiru hil dira azken orduetan, Nekane Murga Osasun sailburuak emandako koronabirusarekin kutsatuen eta hildakoen balantzearen azken datuen arabera.

Horrela, pandemia hasi zenetik 1.296 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan, Osasun Ministerioak ostegun honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

Gainera, azken 24 orduetan, PCR bidez baieztatutako 82 kutsatu berri antzeman dituzte Euskadin; beraz, 12.701 dira test horretan positibo eman dutenak, eta datu hori Eusko Jaurlaritzak ematen duena baino txikiagoa izango da, test azkarrak ere zenbatzen baititu.

Bestalde, aurreko balantzetik 462 pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna Euskadin, eta guztira 10.936 pertsona sendatu dira.

Euskadin, guztira, 95.743 PCR eta 45.395 test azkar egin dituzte. Atzoko 20:00ak arte, 9.645 proba egin ziren.

Guztira 15.519 kasu positibo zenbatu dituzte EAEn, eta horietatik % 70,4 sendatu dira edo alta jaso dute.

Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 82 dira. Test azkarraren bidez antzemandakoak, berriz, 417 izan dira.

Horrez gain, 655 pertsona (atzo baino 28 gutxiago) daude ospitaleratuta: horietatik 558, zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 97, ospitaleko gela arruntetan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.962 positibo daude Araban (143 ospitaleratuta), 8.844 Bizkaian (371 ospitaleratuta) eta 2.713 Gipuzkoan (141 ospitaleratuta).

Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak Nafarroan ematen ari diren datu "itxaropentsuak" azpimarratu ditu; izan ere, asteazken honetan 21 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte eta hiru gaixo hil dira; beraz, guztira 451 pertsona hil dira. Baieztatutako kasuen artean izandako heriotzen % 69,2 (312) ospitalean hil dira, eta % 30,8 (139) ospitaletik kanpo. Hildako horiek 26 eta 107 urte artean zituzten, baina horien batez besteko adina 83 urtekoa da.

Kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, Nafarroak hainbat egun daramatza kutsatzeen % 1eko hazkunde-tasarekin, eta horrek "ordoki" egoera sendotzen du, "zerra hortzak" izan ditzakeen arren, "beherantz egonkortzera" zuzentzen dena, egunean 400 PCR egitetik 1.400 egitera pasatu den arren.

Sailburuak jakitera eman duenez, asteazken honetan 21 kasu berri detektatu dituzte, antigorputzen testek eragindako 163 kasuez gain. Hala, Nafarroan, 4.815 kasu diagnostikatu dituzte PCR bidez, eta 6.140, bi proben emaitzak batuta.

Pandemia hasi zenetik, 2.113 gaixo sendatu dira (aurreko egunean baino 31 gehiago), eta osasun alorreko 795 profesional kutsatu dira guztira.

14 paziente berri ospitaleratu dituzte, eta, hortaz, 1.965 dira orain arte ospitaleratutakoak.

Baieztatutako 3.576 kasu aktiboetatik, aurreko egunean baino 222 gehiago, % 54,5 (3.347) etxean ari dira gaixotasuna pasatzen, % 2,4 (150) ospitaleratuta daude, % 0,6 (39) etxeko ospitaleratzean, eta % 0,7 (40) zainketa intentsiboetako unitateetan.

Pandemia hasi zenetik 132 paziente zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratu dituzte, eta gaur egun 40k jarraitzen dute ospitaleratuta, atzo baino hiru gutxiagok.

Heriotzak murriztu dira azken 24 orduetan Espainian

Koronabirus berriak eragindako heriotzen kopuruak behera egin du berriz ere azken 24 orduetan Espainian: 268 pertsona hil dira, asteazkenean baino 57 gutxiago, 325 hil baitziren bezperan. COVID-19arekin hildakoen kopurua 24.543ra igo da. Pandemia hasi zenetik egun batean hildako berrien daturik baxuena da.

PCR bidez baieztatutako kasuen kopuruari dagokionez, Osasun Ministerioak argitaratutako azken txostenak erakusten du 213.435 pertsonak eman dutela positibo, hau da, 1.309 gehiago 24 ordutan, asteazkeneko datuekin alderatuta (2.144 kasu gehiago). Positiboetatik, 39.987 osasun profesionalak dira. Halaber, 112.050 gaixo sendatu dira dagoeneko, hau da, 3.103 gehiago (6.399 gaixo sendatu ziren bezperan).

Autonomia-erkidegoen arabera, eta pandemia hasi zenetik gertatu den bezala, Madrilgo Autonomia Erkidegoa da kaltetuen kopuru handiena duena, 61.171 kalteturekin, eta Katalunia dago ondoren, 48.916 kutsaturekin.

268raino jaitsi da koronabirusarekin hildakoen kopurua espainiar Estatuan
268raino jaitsi da koronabirusarekin hildakoen kopurua espainiar Estatuan
268raino jaitsi da koronabirusarekin hildakoen kopurua espainiar Estatuan

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea