Gizartea -

Koronabirusa

Donostiak TAO zerbitzua berreskuratu du, eta bizitegi-kale bihurtu ditu batzuk

Era berean, Pasealeku Berrian, Eduardo Chillidan eta Kontxan, mozketak egingo dituzte urruntze neurriak bete ahal izateko.

Bizitegi-kale bihurtuko dira kale batzuk Donostian. Argazkia: EFE.
Bizitegi-kale bihurtuko dira kale batzuk Donostian
Donostiako zenbait kaletan oinezkoak bide erditik ibili ahal izango dira

1:47

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak gogora ekarri duenez, astelehen honetan, maiatzak 11, Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua (TAO) berrezarriko dute hiriburuan, kale batzuk bizitegi-kale bihurtuko dira eta pasealeku batzuetan mozketak izango dira, paseatzen edo kirola egiten duten herritarrek COVID-19aren aurreko distantzia sozialeko neurriak bete ditzaten.

Goiak agerraldia egin du modu telematikoan, tokiko gobernu batzarraren ostean, eta iragarri du kale batzuk egoitza-kale izango direla, 10 km/h-ko abiadura mugarekin. Hasteko, Kristina infanta, Etxague jenerala, Euskal Herria eta Eduardo Chillida kaleei eragingo die neurri horrek, eta gero, Groseko Berminghan eta Segundo Izpizua kaleei.

Gainera, Askatasunaren hiribidean, 30 km/h-ko abiadura izango dira muga, eta Kontxako eta Santa Katalina zubiko bidegorriak lotuko dituzte txirrindulariek "segurtasun handiagoz" zirkulatzeko.

Bestalde, asteazken honetatik (maiatzak 6) eta astelehenetik igandera, mozketak izango dira tarteka Eduardo Chillida kalean eta Paseo Berrian 07:30etik 10:00etara eta 08:00etatik 21:30era (egoiliarrak garajeetara joateko aukera izango dute), eta Kontxan, berriz, erreietako bat gordeko da txirrindularientzat. Horrela, "pasatzen ari direnek bidegorria ere erabili ahal izango dute, pertsonen zirkulazioa errazteko, segurtasun-baldintzak betez".

Halaber, TAO zerbitzua gaur bertan jarriko da berriro martxan hirian. Goiaren esanetan, "1 faseak mugikortasuna eta jarduerak ugaritzea ekarriko du, eta une egokia da aparkatzeko erregulazioa berreskuratzeko". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala Donostia Eneko Goia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak TAO Koronabirusa Deseskalatzea