Gizartea -

Koronabirusa

Renfek alarma-egoera ezarri baino lehenagoko zerbitzua berrezarri du Bilbon

Garraio publikoan bidaiatu ahal izateko, maskara erabili behar da. Arau orokor modura, garraio publikoa saihestea gomendatzen da, eta erabili behar bada, puntako orduak ekidin behar dira.

Renfe ohiko jardunera itzuliko da Bilbon. Argazkia: EiTB.
Renfe ohiko jardunera itzuliko da Bilbon
Renfe ohiko jardunera itzuliko da Bilbon. Argazkia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfe ohiko jardunera itzuli da gaur, astelehena, Bilbon. Horrenbestez, alarma-egoera ezarri baino lehenagoko zirkulazio mailara itzuli da C1 (Bilbo-Santurtzi), C2 (Bilbo-Muskiz), C3 (Bilbo-Urduña) eta C4 (Bilbo-Balmaseda) lineetan.

Koronabirusaren pandemiak ekarritako alarma-egoera ezarri zenetik, aldirietako zerbitzuak Espainiako Gobernuak xedatutako mugikortasun egoeretara egokitu ditu Renfek.

Ohiko jarduna pixkanaka berreskuratu eta gune bakoitzeko eskarira moldatu, jende pilaketak saihestu eta bidaiarien arteko segurtasun-distantzia bermatuko da.

Era berean, Renfek maiztasuna areagotuko du, bereziki lanegunetan, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.

Datozen egunetan, Renfek informazio kanpaina bat jarriko du martxan, agertoki berri honetan osasun agintariek garraio publikoan bidaiatzeko emandako gomendioak jakinarazteko.

Kanpainaren leloa "Gero eta gertuago egotea zure esku ere badago" da, eta tren eta geltokietako euskarrien eta komunikabideen bitartez hedatuko da.

Alarma-egoerak iraun duen asteetan, aldirietako guneetan eskariak behera egin du % 80 eta % 90 artean, 2019. urteko sasoi berean izandakoekin alderatuz gero. Zerbitzuen okupazioa gune batzuetan % 15 ingurura iritsi da puntako orduetan, baina, oro har, eguneroko batez besteko okupazioan maila baxuak erregistratu dira.

Zerbitzuan normaltasunera bueltatzeko ezinbestekoa da distantzia sozialeko neurriei eustea, eta hori bidaiari bakoitzaren funtsezko ardura da, erakundeen eta enpresa publikoen kolaborazioarekin aipatutako distantzia hori bete ahal izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Renfe Garraio publikoa gaur Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Deseskalatzearen azken ordukoa