Gizartea -

Koronabirusa

Eudelek apirilean erretiratutako 300.000 maskarak ordezkatu ditu

Hasierako banaketa apirilaren 20ko astean egin zuten, baina ondoren maskarak erretiratu egin behar izan zituzten, batzuk akastunak zirela ohartu ostean.

Boluntario bat, maskarak banatzen. Argazkia: Efe.
Boluntario bat, maskarak banatzen
Boluntario bat, maskarak banatzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ostegun honetan amaituko du erretiratutako 300.000 maskaren ordezkatze prozesua. Aurrekoan bezala, maskarak EAEko 252 udalerrien artean banatu dira.

Maskararen banaketaz udalerriak arduratuko dira, haien lehentasunen eta beharrizanen arabera.

Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu du maskara sorta handi honen bidez udalek babes-ekipoen hornidura indartu ahal izango dutela, konfinamendua arintzeko neurriekin batera: “Eudelen maskarak udalerrietara iritsiko dira gehien behar direnean; normaltasunera apurka itzultzean, beharrezkoa da maskarak erabiltzea garraioan, lantokietan, merkatuetako eta komertzio- eta ostalaritza-establezimenduetako sarbideetan... ".

Urtaranek azaldu duenez, Eudelek udal guztiek, txikienek bereziki, babesgarriak izan ditzaten nahi du; eta aldi berean, instituzio hurbilenak izanik, egiten duten lan garrantzitsua bultzatu eta babestu,, herritarrek birusari eusteko higiene eta osasun neurriak bete ahal izateko.

Banaketa, populazioaren arabera

Banaketari dagokionez, irizpidea populazioaren tamaina da. Hortaz, Arabako udalek 43.750 maskara jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 banatuko dira, eta Gipuzkoan 107.000.

Gainera, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzarekiko lankidetza-esparruan, Eudelek bere materialaren banaketa baliatuko du aldi berean Espainiako Gobernuaren 52.400 maskarak banatzeko; azken hori Bizkaiko 20.000 biztanle baino gutxiagoko 101 udalerriei zuzenduta dago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak COVID kasuak Maskarak koronabirusa EUDEL gaur