Gizartea -

Koronabirusa

Erkidegoek ostiral gauean edo larunbatean izango dute Fase aldaketaren berri

Hori da Fernando Simonek prentsaurrekoan adierazi duena. Euskadiri buruz, Simonek esan du erkidegoa "egoera nahiko onean” dagoela, baina “xehetasun asko" kontu handiz aztertu behar direla.

Fernando Simon, Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendaria. Efe.
Fernando Simon, Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendaria
Fernando Simon, Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendaria. Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Simon, Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendariak iragarri du erkidegoei ostiral gaua eta larunbata bitartean jakinaraziko zaiela Fase batetik bestera pasatuko duten ala ez. 0 Fasetik 1 Fasera igarotzeko data maiatzaren 11 da, astelehena.

Simonek argi utzi du azken erabakia Salvador Illa Osasun ministroak hartuko duela. Halaber, lurralde bakoitzeko txostenak egingo direla azaldu du. Txosten horiek publikoak izango direla uste du Simonek, eta hor argituko dira erabilitako irizpideak zeintzuk izan diren eta horiek kontuan izanda egindako balorazioa. Txostenak zuzendari nagusiaren sinadura eraman beharko du.

Erabakiak hartzeko garaian, kutsatze berrien antzemateak eta jarraipenak, eta Zaintza Berezietako Unitateetan gaixoentzako dauden oheen kopuruak pisu berezia izango dute. Mugikortasunak garrantzi berezia duen hirien kasuan, Madrilen adibidez, Garraio ministerioak ere txosten bat egin beharko du.

Hori guztiaren gainetik, Simonek azpimarratu egin du irizpideak osasunari lotutakoak izango direla, eta ez ekonomiari lotutakoak.

Hala ere, edozein kasutan, azken erabakia ministroak hartuko du, eskaerak aztertzen dituen 12 pertsonako taldearen balorazio teknikoa jaso ostean. Balorazio horrek “osasun irizpideei” jarraituko die.

Euskadiren egoera

Larrialdietako Zentroko zuzendariak ere Euskadiren egoera aipatu du, maiatzaren 11n 1 Fasean sartzeko eskaera ofiziala egin ostean. Euskadiren egoera “nahiko ona” dela onartu du, baina zenbait lurralderen egoera kontu handiz aztertu behar dela azpimarratu du, “xehetasun askori begiratuta”. Hori egin ondoren bakarrik erabakiko dute zeintzuk pasatuko diren 1 Fasera.

Lurralderen batek ministerioak ezarritako gutxieneko baliabideak ez dituenean, Simonek esan du ez duela horniketa faltaren inguruko berririk, baina, beharrezkoa izanez gero, Osasun ministerioak beharrezko materiala helaraziko diela adierazi du.

Aldaketak ordutegietan

Ordutegiei dagokienez, Simonek onartu egin du erkidego batzuek etxetik ateratzeko ordu tarteetan aldaketak egitea eskatu dutela, eta aukera hori aztertzen ari direla. “Ordutegiak ezin dira berdinak izan iparraldean eta hegoaldean”, esan du, eta, ondorioz, “Ministerioak aukerak emango ditu”. Aukera horiek txosten batean bilduko dira eta txosten hori bere bulegoan aztertuko dute.

Hondartzetan bainuak baimentzeko aukeraz galdetuta, txostenak egingo dituztela esan du, gaia “nolabait arautu behar delako”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Kataluniako azken albisteak Nafarroa gaur EAE albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril gaur Osasun albisteak Galizia albisteak Koronabirusa Valentziako Erkidegoa gaur Alarma egoera Konfinamenduaren deseskalatzea