Gizartea -

Barajaseko istripua

Spanairren istripuak hiru urte bete ditu polemikan murgilduta

Goizean zenbait ekitaldi egin dituzte istripuko 154 hildakoak omentzeko. Biktimen elkarteak ukatu egin du pilotuek gertatutakoaren errua izatea.

Familiarren etsipena agerian geratu da. Argazkia: Efe.
Familiarren etsipena agerian geratu da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

JK5022 hegaldiko Kaltedunen Elkarteak istripuaren inguruko txostena aldatzeko eskatu du. 2008ko abuztuaren 20an izandako istripuan 54 pertsona hil ziren eta gertaeraren txostena Abiazio Zibileko Istripuen eta Gertaeren Ikerketarako Batzordeak egin zuen.

Gaur ezbeharraren hirugarren urteurrena bete da istripuen batzordeak egindako txostenaren publikazioak sortutako polemikaren erdian.

Pilar Vera elkarteko presidenteak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, txostena "porrot instituzionalaren" isla da, Espainian azken 25 urteetan izandako aire-istripurik larrieneko "arrazoiak argitzeko helburura hurbiltzea ere ez duelako lortzen".

Veraren ustez, pilotuek ez dute istripuaren errurik eta "haien oroimenean tragedia guztiaren pisua jartzea" baztertu du.

Biktimei omenaldiak

Goiz osoan zenbait ekitaldi egin dituzte istripuan hildakoak omentzeko. Eguerdian, adibidez, biktimen elkartea istripua izan zen tokian bildu da lore eskaintza bat egin eta apaiz batek zuzendutako errespontsu bat ospatzeko.

Ekitaldiak 14:30etan amaitu dira, biktimen oroimenezko isilune batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea