Gizartea -

Deseskalatzea

Lehen Arretan autonomia eta baliabide gehiago izatea eskatu dute familia-medikuek

Osasun-zentroek antolatzeko autonomia izatea proposatu dute, zentro bakoitzak bere ezaugarrien arabera lan egin ahal izateko: handiek eta txikiek, hirikoek eta herri txikietakoek.

Bi mediku, osasun zentro batean. Argazkia: Efe.
Bi mediku, osasun zentro batean
Bi mediku, osasun zentro batean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osatzen Familia-medikuen Elkarteak autonomia eta baliabide gehiago eskatu dituzte, eta kontratazio gehiago egitea, Lehen Arreta eskaintzen duten zentroetarako.

Osatzen elkartean mila familia-mediku baino gehiago daude, eta, beraien iritziz, koronabirusak osasun-sistema mugiaraztea eta aspalditik egiten zituzten eskaerei erantzuten hastea ekarri du.

Aurrez aurreko kontsultak birplanteatzea, burokrazia murriztea eta pazienteak artatzeko denbora bestela antolatzea daude eskaera horien artean.

Orain, osasun-krisia gainditzen hasi direnean, Lehen Arreta indartzeko neurri berriak eskatu dituzte.

Horretarako, osasun-zentroek antolatzeko autonomia izatea proposatu dute, eta zentroen arteko ezberdintasunak kontuan izateko: zentro handien eta txikien artekoak, hirietako eta herri txikietako zentroen artekoak…

Beste eskaera bat baliabideekin lotuta dago: "Ikerketa eta zaintza aktiboko lanek denbora asko eskatzen dute, eta horiei aurre egiteko giza baliabide gehiago behar dira".

Kontratazio "erakargarria"

Eskaera guztiei erantzun ahal izateko, zentroetan hezitako espezialisten kontratazioa "erakargarria" izatea eskatu dute, ospitaleetan egiten den bezala, eta beste alorretako profesionalak kontratatzeko ahalegina egitea. Hori errazteko, kontratu iraunkorrak eskaintzea eskatu dute.

"Gure ustez, oinarrizkoa da Lehen Arretan kontratatzen dituzten profesionalei egonkortasuna ematea: zeladoreak, laguntzaileak, administrariak, erizaintzako laguntzaileak, erizainak, medikuak… lanaren inguruko ezagutza oso garrantzitsua delako", azpimarratu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuen albisteak COVID kasuak Deseskalatzea Anbulatorioak albisteak