Gizartea -

Okupazioa

Kalean protesta egin dute Erromon, gaztetxea hustu eta gero

Koronabirusaren pandemiaren aurreko neurriak gorabehera, 400 bat herritarrek manifestazioa egin dute Getxoko auzoan, segurtasun distantzia gordeta eta maskara jantzita gehienek.

Herritarrek segurtasun tartea gorde dute, protestan
Manifestazioa, Erromon
Erromoko gaztetxearen itxieraren aurkako manifestazioa egin dute

2:45

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromo auzoan, Getxon, manifestazio jendetsua egin dute bart, covid-19aren pandemia zabaldu zenetik lehenengoa. Ehunka pertsona atera dira kalera, prebentzio neurriak zainduta, Itzubaltzeta III gaztetxea hustu izana salatzeko.

Gehienek maskarak jantzita, bi zutabetan banatuta eta segurtasun tartea gordeta, 400 bat pertsona kalera irten dira Erromon.

Manifestariek Getxoko Udalaren jarrera salatu dute, osasun larrialdia baliatuta hustu baitute gaztetxea. Gazteek kritikatu dute, gainera, Udalak entzungor egin diola proposatu duten desinfekzio protokoloari eta “azpijokoan aritzea” leporatu diote. Horien hitzetan, zinegotzi bat eta gaztetxeko kide bat negoziatzen ari zirela bidali zituzten udaltzainak eraikinaren atarira.

Gaztetxeko kideen arabera, behin Lope de Vega kaleko hamabigarrena itxita, Udalak eraikina eraitsi nahi du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Gazteak