Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia ibilgailuko maletategian lotuta eramateagatik

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, emakumeak kolpeak eta ubeldurak ditu. Atxilotutako gizonezkoak urruntze agindua zuen ezarrita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagarango Udaltzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu du ostiral honetan, bikotekide ohia ibilgailu bateko maletategian lotuta eramateagatik. Emakumeak kolpeak eta ubeldurak ditu.

Gertakaria goizeko 08:30ak aldera izan da. Salcedillo inguruan patruila-lanetan ari ziren bi udaltzainek gaizki aparkatutako ibilgailu bat ikusi dute autobus-geltoki batean, eta hurbildu direnean, gizon bat ikusi dute maletategiaren gainean,  eta Udaltzaingoaren arabera, emakumea barruan zegoela ikusi ahal izan dute.

Tokian bertan atxilotu dute gizonezkoa.

Emakumeak ubeldurak eta kolpeak ditu, eta, ondorioz, osasun zentro batera eraman dute. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak Matxismoa Feminismoa