Gizartea -

Deseskalatzea

Bizkaiko 23 garbiguneek ateak zabalduko dituzte berriro, astelehen honetatik hasita

Hasiera batean, garbiguneen sarea lanean izango da astelehenetik ostiralera, baina ekainaren erditik aurrera asteburuetan zabalik egotea aurreikusita dago.

Kartoiz betetako edukiontzi bat, garbigune batean. ETBko bide batetik ateratako irudia.
Kartoiz betetako edukiontzi bat, garbigune batean
Kartoiz betetako edukiontzi bat, garbigune batean. ETBko bide batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko 23 garbiguneek ateak zabalduko dituzte berriro astelehen honetan, maiatzak 18, COVID-19aren pandemiak derrigortutako etenaldiaren ostean. Konfinamendu garaian bederatzi garbigune bakarrik izan dira zabalik Bizkaian. Astelehenetik aurrera, Foru Aldundiak martxan jarriko ditu garbigune guztiak, astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegietan: 9:00etatik 13:25era eta 15:30etatik 18:00etara.

Bizkaiko Foru Aldundiak aditzera emandakoaren arabera, eta koronabirusak eragindako murrizketen ondorioz, martxoaren 17tik garbigune nagusiak bakarrik izan dira lanean (Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Igorre eta Markina), gremioek hondakinak bertara eraman jarraitu ahal izateko.

Denbora horretan, zerbitzua “euren jardueran jarraitu duten sektoreen beharrizanei erantzuteko gai izan dela erakutsi du, bederatzi garbigune horiekin”. Orain, eta deseskalatzearekin batera, posiblea da herritarren beharrizanei erantzutea eta garbigune guztiak zabaltzea, baina beti “segurtasun neurri guztiak errespetatuz langileen eta erabiltzaileen osasuna zaintzeko eta bermatzeko”.

Hasiera batean, garbiguneak astelehenetik ostiralera zabalduko dira, baina ekainaren erdialdetik asteburuetan ere zabaltzea aurreikusten dute.

Garbigune mugikorrak

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarriko ditu berriro garbigune mugikorrak, Garbiker elkarte publikoaren bidez. Horrela, garbigune horiek Bizkaiko udalerrietara itzuliko dira birziklatzea herritarren artean zabaltzeko eta bultzatzeko.

Garbigune mugikorrak pandemiaren aurreko maiztasunarekin mugituko dira irailera arte (astebete emango dute udalerri bakoitzean), baina urritik aurrera maiztasuna handiagoa izango da egonaldiak luzeagoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena albisteak Koronabirusa Deseskalatzea