Gizartea -
KORONABIRUSA
Bederatzi hildako eragin ditu koronabirusak azken orduetan Hego Euskal Herrian
EAEk 7 hildako eta 15 kasu berri izan ditu; Nafarroak 2 hildako eta 11 positibo. Koronabirusak hildakoen kopurua 87ra jaitsi da Espainian, duela bi hilabetetik izandako kopururik txikienera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoak zazpi heriotza gehiago izan ditu azken 24 orduetan COVID-19ren ondorioz (atzo baino hiru gehiago), eta hildakoak 1.466 izatera iritsi dira pandemia hasi zenetik.
Gainera, 15 kasu positibo berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan jakitera eman dituen datuen arabera.
Coronavirusak Euskadin izandako intzidentziaren azken eguneraketaren arabera, joan den larunbatean 4.090 proba diagnostiko egin ziren (3.055 PCR eta 1.035 test azkar). Horietan, PCR bidezko zazpi kasu berri atzeman zituzten Araban, hiru Bizkaian eta bost Gipuzkoan. 15 positibo berri horiek bezperan baino bat gutxiago dira.. Beste 43 kasu test azkarraren bidez atzeman dituzte.
Pandemia hasi zenetik 18.780 pertsonari atzemen diete birusa: 13.422 PCR bidez eta 5.358 test azkar bidez.
16.160 lagun osatu egin dira edo alta jaso dute (%86).
361 pertsona daude ospitaleratuta: 313 plantan eta 48 ZIUetan.
Nafarroan, berriz, bi pertsona hil dira koronabirusarekin azken 24 orduotan eta 11 kasu berri atzeman dituzte PCR proben bidez (%0,21 gehiago). Pandemia honen ondorioz hildakoak 503 dira orotara.
Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, 5.118 pertsonari atzeman diote gaitza proba horien bidez. Horiei test azkar bidez atzemandakoak gehitu behar zaizkie: 3.145 (47 atzo), beraz 8.293 positibo dira guztira.
Kutsatu guztietatik 2.045ek ospitaleratzea behar izan dute eta 136 ZIUn egon dira. Azken 24 orduetan ez dute inor ospitaleratu ezta UZIra eraman ere.
Ministerioak emandako datuen arabera, Nafarroan jada 3.751 dira sendatuak (%45,23os), atzo bertan 93 alta epidemiologiko eman ziren.
Nafarroako Gobernuen datuen arabera, atzo aktibo zeuden kasuak (ez sendatuta, ez hilda), 4.039 ziren (bezperan baino 0,9% gutxiago).
8.293 diagnostikatuetatik %47,23 etxeko jarraipenarekin daude (3.917),%1,24 plantan ospitaleratuta (103), %0,02 etxean ospitaleratuta (2), % 0,2 ZIUn (17), %45,23 sendatuta (3.751) eta %6,07 hilda (503).
Gainera, bere garaian COVID-19agatik ospitaleratu behar izan zituzten pertsonetatik 27 berriz ere ospitaleratuta daude, baina beste arrazoi batzuengatik.
Osasun langileen artean 12 kasu berri atzeman ziren atzo. 15.000 langiletatik 882 kutsatu dira orain arte (%10,6) eta horietatik 773 osatu egin dira (%87,64).
100 hildako baino gutxiago eragin ditu koronabirusak Espainian
Koronabirusak eragindako heriotzen kopuruak behera egin du Espainian: azken 24 orduetan koronabirusarekin hildakoen kopurua 87ra jaitsi da (atzo 102 izan ziren), azken bi hilabeteetako kopururik txikienera. Guztira, 27.650 pertsona hil dira koronabirusen ondorioz Espainian.
Hala jakinarazi die Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak erkidegoetako presidenteei igandeko bilera telematikoan. Alarma egoera ezarri zen egunean, koronabirusak eragindako 152 hildako izan ziren Estatu osoan. Hurrengo egunetan kopuruak gora egiten jarraitu zuen, gorabeherekin. Serie historikoan hildako gehien izan dituen eguna apirilaren 2a izan zen, osteguna, 950 hildakorekin. Ordutik aurrera, hildakoen kopuruak behera egin du pixkanaka, eta igande honetan 100 baino gutxiago izan dira.