Gizartea -

Koronabirusa

Arabako adinekoen foru egoitzetan izandako heriotzen % 64 COVID-19ak eragin du

Bestalde, Senideak Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkartea "atsekabetuta" agertu da Batzar Nagusietan egin nahi zuten agerraldia ukatu dietelako.

Arabako Aldundiak kudeatzen dituen adinekoen egoitzetan 140 pertsona hil dira koronabirusagatik
Arabako Aldundiak kudeatzen dituen adinekoen egoitzetan 140 pertsona hil dira koronabirusagatik
Arabako Aldundiak kudeatzen dituen adinekoen egoitzetan 140 pertsona hil dira koronabirusagatik

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoan eta apirilean Arabako Foru Aldundiak kudeatutako adinekoen egoitzetan hildako 98 pertsonen % 64 koronabirusaren ondorioz hil ziren, Aldundiak emandako datuen arabera.

Martxoaren 1etik maiatzaren 20ra koronabirusak 140 pertsona hil ditu Arabako egoitza publiko eta pribatuetan. Aldundiaren arabera, eta behin egoera egonkortu dela, heriotzen inguruko datu zehatzagoak emango ditu.

Aldundiak kudeatutako adinekoen egoitzetan 66 hildako izan dira pandemiaren ondorioz, martxotik maiatzera. Horrela, Zadorra egoitzan 15 egoiliar hil dira; Ariznabarran, 14; Sallutregin, 10; Txagorritxun, 8; Samaniegon, 7; San Antonen 6; San Roquen, 3; Ajurian, 2; eta Viñasen, 1.

Senideak, "atsekabetuta"

Senideak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkartea “harrituta eta atsekabetuta” agertu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan egoitzetan egindako krisiaren kudeaketaz hitz egitea ukatu dietelako.

Agerraldia aurreko egunetan eskatu zuen Elkarrekin Podemos-IU alderdiak eta, azaldu zutenez, gobernuko alderdiek (EAJk eta PSE-EEk) eskaera atzera bota zuten “ez zutelako begi onez ikusten”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Adinekoentzako egoitzak COVID kasuak Arabako Foru Aldundia Adinekoak