Gizartea -

Koronabirusa

Mikel Sanchez: "Ezin dugu arreta galdu, datu onak ditugun arren"

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko plangintza zuzendariak ohartarazi duenez, "atzera bueltatzea oso gogorra" izango litzateke. Bestalde, faseen iraupena astebetera mugatzearen alde agertu da.

Mikel Sanchez, Osasun Saileko plangintza zuzendaria. Argazkia: EFE
Mikel Sanchez
Mikel Sanchez, Osasun Saileko plangintza zuzendaria. Argazkia: EFE

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin koronabirusak eragindako egoeraren "bilakaera positiboa" eta "normalizazioa" onartu du Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko plangintza zuzendariak Radio Euskadiko Boulevard albistegian, hildakorik gabeko lehen egunaren ostean. "Zaintza aktiboko fasean gaude", azpimarratu du Sanchezek; izan ere, "ez gara pandemiaren aurreko normaltasunera itzuliko". "Ezin dugu arreta galdu, eta bereziki adi egon behar dugu", nabarmendu du.

Zainketa intentsiboetako unitateetan, COVID-19aren eraginez okupatutako ohe kopuruak behera egin du azken egunotan, eta, atzo (maiatzak 24) 33 ohe baino ez zeuden okupatuta. Horrek, ospitaleetako "ohiko jarduera berreskuratzea" ahalbidetzen du. "Duela aste batzuetatik udazkenera eta negura begira ari gara lanean, agerraldi berririk izanez gero ondo baino hobeto prestatuak egon gaitezen". Kontsulten zain dauden gaixoei "pazientzia" eskatu die, asistentzia-jarduera mugatu ondoren. "Beldurrak baldintzatu du zentroetara joatea", esan du Osasun Saileko plangintza zuzendariak. "Gaixoei deitzen ari gara kontsultetara joan daitezen, baina tresna telematiko gehiago erabiliko ditugu".

Deseskalatze prozesuan aurreikusitako faseen iraupena astebetera mugatzen ditugu? "Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa aztertzen ari den aukera bat da". Horren harira, Sanchezek esan du "posible izan litekeela, datuen arabera. Berme handienarekin hartu beharreko erabakiak dira, egoera aztertu eta horren ondorioak aurreikusi ondoren". Euskadin alarma-egoera bertan behera uzteko moduan gaude? "Gure bilakaera oso ona izaten ari da. Horrela jarraituz gero, egoera normalizatzera iritsi beharko dugu ".

"Gipuzkoan badira egun batzuk ez direla kasurik atzeman, eta transmisioa ere oso baxua da", adierazi du Mikel Sanchezek, "batez ere familia ingurunean gertatzen dira". Zaintza eta kontrol fasean "gaitza modu goiztiarrean identifikatu nahi dugu, eta gaixoen kontaktuetarako proba diagnostiko bat bermatu". Sanchez "esku artean dugunaren perspektiba galtzeaz kezkatuta" ageri da, "atzera bueltatzea oso gogorra" izango litzatekeela ohartaraziz.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

"No podemos perder la perspectiva ni bajar la guardia, aunque tenemos buenos datos"
"No podemos perder la perspectiva ni bajar la guardia, aunque tenemos buenos datos"
"No podemos perder la perspectiva ni bajar la guardia, aunque tenemos buenos datos"

play icon 14:49

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea