Gizartea -

Elorrio

Ibilaldia, gaur, Internet bidez

Jaia urriaren 18ra atzeratzea erabaki bazuten ere, igande honetan zen egitekoa; beraz, programazio berezia prestatu dute bertsolariekin, musikarekin eta bestelako ikuskizunekin.

Ibilaldia 2020 Elorrion. Argazkia: Ibilaldia
Ibilaldia 2020 Elorrion. Argazkia: Ibilaldia
Ibilaldia 2020 Elorrion. Argazkia: Ibilaldia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elorrioko ikastolak Ibilaldiaren edizio berezi bat prestatu du igande honetarako, koronabirusagatik jaia urriaren 18ra atzeratu duten arren, baina hasiera batean izan behar zen datarako, maiatzaren 31rako, zerbait berezia prestatzea pentsatu dute.

Elorrioko Ibilaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, "gure egutegian egun berezia den maiatzaren 31 ospatu nahi dugu, eta gure leloak adierazten duen bezalaxe, egunari indarrez eta gogoz helduko diogu: #helIbilaldiari #helegunari #helhorri".

Horrela, saio berezi bat prestatu dute, eta Internetez jarraitu ahalko da Ibilaldiaren webgunean. 11:00etan hasita, bertsoak, musika, magia, dantza eta bestelako ikuskizunak egongo dira bi orduko iraupena izango duen saioan.

Ikastolako guraso, ikasle, langile eta irakasleez gain, beste ikastoletako ikasleek ere parte hartuko dute ekimenean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ibilaldia gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio azken ordukoa Interneteko berritasunak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Durangaldea azken ordukoa