Gizartea -

Koronabirusa

Kultura eta jai ekitaldietarako edukiera 250 ikuslekoa izango da Gasteizen

Urtaranek ohartarazi duenez, "Gasteizko festarik ez badago, hiriko auzoetan ere ez dira egongo".

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Argazkia: EiTB.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako argazkia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gomendatu duenez, hirian egiten diren ekitaldi kulturalek eta jaiegunek "ez dute 250 laguneko edukiera gaindituko", eta 1.000 metro koadroko espazioa izango dute, pertsonen artean "4 metro koadroko distantzia bermatzeko".

Urtaranek argi utzi nahi izan du ez direla orain arte ezagutu diren bezalako jai ekitaldiak antolatuko, eta ohartarazi du "Gasteizko festarik ez badago, hiriko auzoetan ere ez" direla "egongo".

Jai eta kultura ekitaldiak "deseskalada faseen" menpe egongo dira, eta osasun-irizpideak eta distantziak beteko dituzte; alkatearen ustez, jarraibide horiek "ez dira erraz errespetatuko" 400 lagunei buruz ari garenean. Hori dela eta, gehiegizko jendea bildu dezaketen eta "espazio nahikoa zabala" ez duten jarduerak ez direla antolatuko berretsi du.

Ziurtatu duenez, ez da Andre Maria Zuriaren festarik izango, baina ekitaldi "sinbolikoak eta formatu txikikoak" egingo dira, Zeledon eta Andre Maria Zuriaren figura ohoratzeko, esaterako, "txupinazoa", herritarrak puntu zehatz batean bildu gabe ospatuko dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Araba Gorka Urtaran Musika Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Kultura Albisteak Jaiak Uda