Gizartea -

Deseskalatzearen 2 fasea

Nafarroako zahar-egoitzek bisitak hartuko dituzte astelehenetik aurrera

Hala ere, aldez aurretik hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da. Baieztaturiko COVID-19 kasuak edo adinekoak koarentenan ez dituzten egoitzetan soilik posible izango dira.

Zahar-etxe bat. Artxiboko argazkia: EFE
Zahar-etxe bat. Artxiboko argazkia: EFE
Zahar-etxe bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astelehenetik aurrera zahar-etxeek bisitak hartu ahal izateko baimena eman du Nafarroako Gobernuak. Osasun eta Eskubide Sozialeko arloek hartu dute erabakia deseskalatzearen markoan, 2 fasearen baitan.

Hala ere, aldez aurretik egoitzari hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da.

Bisitak baieztaturiko COVID-19 kasuak edo adinekoak koarentenan ez dituzten egoitzetan soilik posible izango dira.

Bisita guztiak adostutako prozedura jarraituz eta babeserako ekipoekin egin ahal izango dira. Adinekoek zein haien senideek arauak errespetatu beharko dituzte.

Bisita protokoloak prebentzio neurriak aurreikusten ditu, bisitan zehar zein ondoren, besteak beste, eskuak desinfektatzea eta tenperatura neurtzea, adinekoak zein haren senitartekoak maskara kirurgikoa erabiltzea eta bi metroko segurtasun distantzia, kontaktu fisikoa saihestuz.

Gainera, zenbait gomendio jarraitzea komeni da. Bisitaria zuzenean bere etxetik etortzea nahi du egoitzak, beste toki batzuetatik badator kutsadura arriskua handiago delako, bisiten erregistro sistema bat izatea eta bisitak egiteko toki bereziak prest izatea, sarrera eta irteerako ibilbide zehatzekin.

Bisita kopuru handiena ahalbidetzeko ordutegiak moldatuko dituzte egoitzek, hau da, ez dira ordutegi zehatz batzuetara mugatuko.

30 minutu eta ordubete bitarteko bisitak izango dira, adinekoen kopuruaren eta egoitzaren antolaketa gaitasunaren arabera, eta pertsona bakarra sartuko da bakoitzean.

Hasieran bisitek konfinamenduan zehar erabilitako beste komunikabideen (telefono deiak, bideo-deiak eta gutunak, besteak beste) osagarri izan behar dute.

Bestalde, egoitzak zabaltzeak adinekoentzako arrisku handiagoa suposatzen duenez, neurri higienikoak zorrotz betetzea ezinbestekoa da, eta oraingoz ez zaie adinekoei zentroetatik kanpo paseatzen utziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Koronabirusa Deseskalatzea