Gizartea -

Koronabirusa

Ceutako hondartzak itxi dituzte azken egunotako koronabirus kasuen gorakadagatik

Azken 48 orduetan 16 positibo gehiago izan dira, eta 271 pertsona isolatuta daude euren etxeetan. Paseatzea bakarrik baimenduko da Ceutako hondartzetan.

Ceutako hondartzetako baten irudia. Iturria: Ceutako Zerbitzu Turistikoen Webgune Ofiziala
Ceutako hondartzetako baten irudia
Ceutako hondartzetako baten irudia. Iturria: Ceutako Zerbitzu Turistikoen Webgune Ofiziala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ceutako hondartza guztiak itxi ditu erkidegoko horretako Gobernuak, azken 48 orduetan izandako koronabirus kasuen gorakadagatik: 16 positibo gehiago, eta 271 pertsona isolamenduan daude euren etxeetan.

Ceutako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Parkeetako eta Lorategietako brigadek hondartzak itxi dituzte, eta Guardia Zibila eta Udaltzaingoa horiek kontrolatzeaz arduratuko dira.

Ceutako Gobernuak uste du hondartzetan bainua galarazteak kutsatzeak murriztu ditzakeela, ondorioz, paseatzea bakarrik baimenduko da Ceutako hondartzetan.

Bien bitartean, Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak 107 salaketa jarri dituzte ostiral honetan alarma egoeragatik ezarritako arauak ez betetzeagatik, zehazki, derrigorrezkoa den egoeretan maskara ez erabiltzeagatik eta segurtasun distantziak ez gordetzeagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea