Itxi

Gizartea

Lau hilabete geroago

Ehunka pertsonak Zaldibarko zabortegian gertatutakoa "argitzea" eskatu dute

Agentzia | Erredakzioa

Otsailaren 6an zabortegian luizia gertatu zenetik “aurrerapausorik” eman ez dela salatu du Zaldibar Argitu plataformak.

1:13
Larunbat honetako elkarretaratze baten irudia. (EiTB)

Ehunka pertsonak protesta egin dute larunbat honetan, Zaldibarren (Bizkaia), otsailaren 6an zabortegian gertatutakoa “argitzea” eta “erantzukizunak garbitzea” aldarrikatzeko.

Zabortegian luizia gertatu zenetik lau hilabete igaro dira dagoeneko. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek lurpean edo zaborpean jarraitzen dute. Horregatik, eskualdeko herrietan mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak.

Aurrenekoa Zaldibarren bertan egin dute. Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Udaletxe Plazan, 13:30ean. Era berean, arratsaldean Eibarren (18:00), Elgeta, Zalla, Eibar eta Markinan (20:00) protesta egin dute.

'Alberto, Joaquín Osasuna Erantzukizunak' lelopean protesta egin dute. Sirena hotsen artean eta maskarekin jantzita, segurtasuneko distantzia gorde dute manifestariek.

Otsailaren 6an zabortegian luizia gertatu zenetik “aurrerapausorik” eman ez dela salatu du Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak.

“Lanean ari direnik ez dugu ukatzen, lanean ari direla badakigulako, baina Joaquinen eta Albertoren gorpuak aurkitzen ez dituzten bitartean, ezin dezakegu esan aurrerapausorik eman denik”, gaineratu du.

Bestalde, Zaldibarko Udalaren eta gainerako erakundeen “laguntza” falta kritikatu du Zabartek; izan ere, “Eitzaga auzoko bizilagunek Arartekora jo behar izan dute babes bila”.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena