Gizartea -

KORONABIRUSA

Bi pertsona hil dira Basurtuko koronabirus agerraldian eta bat Txagorritxukoan

Guztira, 29 pertsona kutsatu dira Basurtuko Ospitalean, eta zazpi Txagorritxun.

Basurtuko Ospitalea. Irudia: EFE
Basurtuko Ospitalea
4 kutsatu gehiago eta beste hildako bat Basurtuko ospitaleko koronabirus agerraldian

1:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitalean aurkitutako koronabirusaren fokuak 29 pertsonari eragin die dagoeneko, atzo baino 4 gehiago, eta bi gaixo hil dira. Gasteizko Txagorritxuko Ospitalean, berriz, kutsatuen kopurua 4tik 7ra igo da, eta ospitaleratu bat hil da.

Nekane Murga Osasun sailburuak COVID-19 kasuen bi gune berri horien inguruko datu gehiago eman ditu prentsaurrekoan.

Basurtun, 798 PCR proba egin zaizkie 552 osasun-profesionali, 134 pazienteri eta 112 bisitari edo kontaktu estuei, eta orain arte 29 pertsonak eman dute positibo. Atzo, hildako gaixo baten berri eman zuten, eta gaur beste batena, biak aurretiazko patologiekin.

130 proba egin dituzte Txagorritxun, eta 7 positibo atzeman dituzte, atzoko 4 kasuen aurrean. Horietatik 3 pazienteak ziren, bat osasun-profesionala eta 3 hurbilekoak edo kontaktu estuak bisitatu zituzten pertsonak. Gaixotasun larria zuen gaixoetako bat hil egin da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa