Gizartea -

Osakidetzako oposizioak

LABek Neurokirurgiako epaimahaiko presidentea ikertu gisa deitzeko eskatu du

Sindikatuak, Osakidetzaren oposizio ustez irregularren auziko herri akusazioak, Basurtuko Neurokirurgia Zerbitzuaren buruak deklaratu eta gero eskatu du agerraldia.

2016-2017ko oposizioetako azterketen ustezko filtrazioa epaitzen ari dira
Osakidetzaren lan eskaintzako azterketak
2016-2017ko oposizioetako azterketen ustezko filtrazioa epaitzen ari dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoko Neurokirurgiako epaimahaiaren presidenteak ikertu gisa deklaratzeko eskatu dio LAB sindikatuak Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiari, lan eskaintza horretako azterketen ustezko filtrazioen auzian.

Joan den asteartean epaitegi horretan bertan Bilbo-Basurtu ESIko Neurokirurgia Zerbitzuko buruak inputatu gisa deklaratu eta gero iragarri du LABek, auzi horretako herri akusazioak, bere eskaera, sindikatu horrek idatzi batean azaldu duenez, sail horretako azterketak zuzendu eta ebaluatzeko orduan hautagaien “anonimotasuna gordetzeko printzipioa hautsi zela” esan baitzuen.  

Itxuraz, inputatu horrek aitortu zuen bere proban, “Osakidetza jakitun zela”, “aldaketa” bat egin zutela, hautagaiek lan praktikoa epaimahaiaren aurrean irakurtzea erabaki baitzuten, nahiz eta horrek lan eskaintzako jardunbideak hautagaientzat inposatzen zuen anonimotasuna urratzea ekarriko zuen.

Sindikatuak azpimarratu du horrelakoek epaitegian egindako eskaria bultzatzen dutela, alegia, Jon Darpon Osasun sailburu ohia eta Osakidetzako beste kargudun ohi batzuk elkarte ez zilegia egotzita inputatzea auzi honetan.

“Gero eta argiago gelditzen ari da Osakidetzaren zuzendaritzaren eta Osasun Sailaren parte-hartzea zuen egitura antolatu eta bezero sare baten aurrean gaudela”, LABek oharrean adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Langile Abertzaleen Batzordeak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea