Ekonomia -

2016-2017ko lan-eskaintza

Osakidetzak bertan behera utzi ditu neurofisiologia eta neurokirurgia azterketak

Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoko 13 kategoria daude jada ikerketapean, epaileak neurofisiologia eta neurokirurgia arloetakoak ere onartu baititu, ESK sindikatuaren salaketa onartuta.

Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak kautelaz bertan behera utzi ditu neurofisiologia eta neurokirurgia kategorietan egindako azterketak, epaileak ESK sindikatuaren salaketa onartu baitu, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Gainera, arlo horietako buruzagiek datorren astean deklaratu beharko dute epailearen aurrean.

Horrela, Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoko 13 kategoria daude jada ikerketapean, azkenak neurofisiologia eta neurokirurgia arloetakoak, lanpostuen adjudikazioa behin-behinean eginda zegoen arren.

ESK sindikatuak azaroan jarri zuen bi kategoria horien inguruko salaketa, lanpostua eskuratu duten bi pertsonak azterketa prestatu zutenen lankideak baitziren, eta neurokirurgiako azterketan notarik onena eskuratu zuten 5 hautagaietako 4 Basurtuko Ospitalean lanean ari ziren, azterketagilearekin batera.

Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiak salaketak onartu ditu, eta azterketa prestatu zuten Basurtuko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuetako buruak eta Arabako Neurofisiologia Zerbitzuetakoak datorren asteartean deklaratu beharko dute epailearen aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi kategoria horietako azterketen emaitzak bertan behera uztea erabaki du, kautelazko neurri gisa, eta laster kaleratuko da jakinarazpena Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak bideoak Epaiketak albisteak Salaketak berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 Sindikatuen albistea Basurtuko ospitalea ESK