Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea eta bi seme adingabeak hil ditu gizon batek Jaenen
Emazteak 46 urte zituen; semeek, ordea, 12 eta 17. Krimenak egin ostean, bere buruaz beste egin du ustezko hiltzaileak, leihotik botata.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
46 urteko emaztea eta 12 eta 17 urteko bi semeak hil ditu gizon batek Ubedan (Jaen), eta geroago bere buruaz beste egin du, Espainiako Gobernuak Andaluzian duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Ubedako eraikin bateko laugarren solairutik behera eroritako gizonezkoaren berri jaso du 08:20ean Polizia Nazionalak, larrialdietarako zerbitzuek deituta, eta barruan zauritutako hainbat pertsona zeudela jakinarazi diete.
Bertaratutako agenteek gazte zauritu bat aurkitu dute eskailera-buruan, eta etxebizitza barruan beste adingabe bat eta emakume bat hilik, arma zuriz eragindako zauriekin. Ubedako San Juan de la Cruz ospitalera eraman dute gaztea, baina azkenean hil egin da.
Ustezko hiltzaileak 52 urte zituen eta, krimenak egin ostean, bere buruz beste egin omen du, leihotik botata.
------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.