Gizartea -

Zirkulazioa

Ertzaintzak indartu egingo du trafikoaren zaintza eta kontrola Kantabriako mugan

Gauza bera egingo du mugakide diren gainerako erkidegoekin eta Ipar Euskal Herrikoarekin horietara mugitzea posible izaten denean.

Trafikoa, kantabriara bidean. Argazkia: EiTB
Trafikoa, kantabriara bidean. Argazkia: EiTB
Trafikoa, kantabriara bidean. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak trafikoaren zaintza indartuko du EAEren eta mugakide diren erkidegoen arteko mugikortasuna berreskuratzean eta Ipar Euskal Herrirako muga irekitzean, Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Gaur, ekainak 19, 00:00etatik posible da EAEren eta Kantabriaren artean mugitzea, eta horren aurrean Segurtasun Sailak areagotu egingo ditu trafikoaren zaintza eta kontrola Kantabriarako mugan (El Haya, Ugaldebieta) jarriko diren Ertzaintzaren patruilen bidez.

Bestalde, eta alarma-egoera Estatu osoan igandeko, ekainaren 21eko, 00:00etan amaituko denez, posible izango da EAE, Errioxa eta Nafarroaren artean ere mugitzea, eta erkidego horietatik eta horietarako trafikoa areagotu egingo dela aurreikusten dutenez, hor ere arreta berezia jarriko dute.

"Hiru hilabetez alarma-egoeran egon ondoren eta mugakide diren beste autonomia-erkidego batzuetara mugitzea debekatuta egon ostean, mugak irekitzen diren lehenengo asteburuan ibilgailuen joan-etorriak ugaldu egingo direla aurreikusten da. Hori dela-eta, udako asteburu batean hartu ohi ditugun errefortzu-neurrien modukoak hartuko ditugu", adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak.

Asteburu honetan Behobiako muga irekitzea ere aurreikusten da, eta gaurko mugaz gaindiko bilera bat deitu da, Frantziak Gobernuak proposatuta, muga irekitzeko ordua aurreratzeko aukera aztertzeko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria gertakariak