Itxi

2020/06/15

20:44

Politika

Deseskalatzea

EAE eta Kantabria arteko zirkulazioa ekainaren 19an irekiko dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Iñigo Urkulluk eta Miguel Angel Revillak agerraldi publikoa egingo dute datorren ostegunean Gasteizen, bi erkidegoen arteko mugikortasuna baimenduko dutela iragartzeko.

  • Kantabriako autobidea.

    Kantabriako autobidea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak telefonoz hitz egin dute arratsalde honetan eta biek azken egunotan esandakoa berretsi dute: datorren ostiralean ezarri nahi dutela "normaltasun berria", bi erkidegoen arteko zirkulazio librea baimenduta.

Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez, bi agintariak datorren ostegunean Gasteizen bilduko dira eta ondoren agerraldi publiko bat egingo dute, bi lurraldeen arteko mugikortasuna ahalbidetzen dutela iragartzeko.

Urkulluk Jaurlaritzako sailburuekin batzartu ostean hartuko du erabakia, baina Revillak dagoeneko ziurtatu du "bi erkidegoen arteko errepideak zabalik" egongo direla datorren asteburuan.

Ildo horretan, Kantabriako Gobernuak oso aurreratuta dauka "normaltasun berria" ezartzeko dekretua. Ostegunean egingo dute publiko eta ostiral gauerdian sartuko da indarrean.   

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;