Gizartea -

Koronabirusa

Mugikortasun librea, Euskal Herri osoan

Nafarroan gauerdian amaitu da alarma egoera, eta Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituzten mugak ere ordu horretan ireki dituzte.

Irungo muga. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Irungo muga. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Irungo muga. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian mugikortasun osoa dago jadanik, eta bazter eta txoko guztietara joan daiteke. Nafarroan gauerdian amaitu da alarma egoera, eta Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituzten mugak ere ordu horretan ireki dituzte.

Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubia da horietako bat; bi ordu lehenago zinta bat geratzen zen soilik Irungo aldean eta Hendaian zeuden hesiak pixkanaka kentzen hasi dira.

Bizilagunetako asko muga noiz irekiko zain zeuden, kasu askotan senide eta lagunak ia hiru hilabeteren ondoren bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Honenbestez, normaltasun edo errealitate berria deitutakoa Euskal Herri osora gauerdiarekin batera iritsi da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean amaitu zen alarma egoera, gaur amaitu da Nafarroan, eta Hegoalde zein Iparraldearen arteko mugan ere jada ez dago kontrolik.

Martxoaren 14an ezarri zuen alarma egoera Espainiako Gobernuak, herritarren mugikortasuna murriztuz. Bi egun geroago mugak itxi zituen. Orain, alarma egoera amaituta mugak ere ireki egin dituzte. Hasiera batean gaur gauerdian ziren irekitzekoak baina Espainiako eta Frantziako gobernuek mugaren irekiera egun bat aurreratzea adostu zuten.

Dagoeneko Frantziako jendarmeek eta Espainiako Poliziak ez dute paper berezirik eskatzen muga igarotzeko. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak indarrean zegoen oharra aldatu eta egun bat aurreratu du mugaren irekiera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak Iparraldea albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak COVID kasuak Konfinamenduaren deseskalatzea