Itxi

Gizartea

Protesta

Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu du Satorralaiak Kontxako hondartzan

Agentzia | Erredakzioa

Kontxako hondartzan pankartak jarri dituzte dozenaka pertsonak. Gainera, informazio puntu bat jarri eta metroko lanen inguruko parodia bat egin dute.

  • Satorralaia plataformaren protesta Donotian. Argazkia: Xabier Urteaga

    Satorralaia plataformaren protesta Donotian. Argazkia: Xabier Urteaga

Donostialdeako metroaren pasabideko lanak guztiz gelditzea eskatu du Satorralaia plataformak Kontxako hondartza inguruan.

Kolektiboak jakitera eman duenez, eraikuntzaren aurkako protesta ekintzetako bat Kontxako erlojuen zonaldean egin dute. Informazio puntu bat jarri eta metroko lanen inguruko parodia bat egin dute.

Era berean, dozenaka pertsonak zenbait pankarta jarri dituzte hondartzan: “Erokeria gelditu”, “Metroaren lanak, orain Kontxa azpian” eta “Metroa: Guztiz gelditu”. Ekainaren 5ean Zubieta kaleko etxebizitza bat hustu behar izan zuten, lanek eragindako arazo batengatik.

Pankartak Kontxako hondartzan, Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena