Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEk urtebete baino gutxiago duten haurren COVID-19 kasuak erregistratu ditu

Izan ere, astelehenean izandako 8 kutsatze berrietatik bi adin txikiko haurrei dagozkie.

Umeak bizikletan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Umeak bizikletan
Osakidetza erne dago, kutsatu berrien artean adin txikikoak eta haurrak baitaude

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak kutsatutako urtebete baino gutxiagoko haurren "hainbat kasu" erregistratu ditu EAEk azken asteetan.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren esanetan, kutsatutako pertsonen batez besteko adina jaisten ari da, eta egoera horrek "atentzioa" ematen du; horietako batzuek familiako hainbat kiderekin harreman estuak izan zituztela gaineratu du.

Astelehenean izandako 8 positibo berrietako bi adin txikiko umeak dira, Murgak prentsaurreko batean azaldu duenez, eta hildako bat ere izan dela jakinarazi du.

Horren arabera, haurrek ez dute gaixotasunaren adierazpen larririk izaten, baina "gerta daiteke baten batek gaixotasun hori izatea", ohartarazi du, eta adingabeak "babesteko" eskatu dio gizarteari.

Sailburuaren hitzetan, azken asteotan atzemandako foku guztiak kontrolpean daude, Txagorritxuko (Gasteiz) eta Basurtuko (Bilbo) ospitaleetan, Orion (Gipuzkoa) eta Bizkaiko hiriburuko Jesusen Zerbitzarien egoitzan erregistratutakoei erreferentzia eginez.

Murgak esan duenez, arrisku handieneko jarduera eta kolektiboetan kontrol eta jarraipen estuagoa egiten ari dira, sasoikako langileen kasuan, esaterako, baina orain EAEn "oso gutxi" daudela gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Koronabirusa