Gizartea -

Hegoaldeko Sahiesbidea

Bilboko Hegoaldeko Saihesbide berria irekita dago jada

Doakoa izango da asteazken arte eta gauetan (24.00tatik 06.00 tara) ere doakoa izango da egunero ibilgailu guztientzat.

Supersur Hegoaldeko Sahiesbidea. Argazkia: EITB
Supersur Hegoaldeko Sahiesbidea. Argazkia: EITB
Bilbo Hegoaldeko Sahiesbidea zabalik dago

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko seietatik dago irekita Bilboko Hegoaldeko Saihesbidea, A-8 autobidearentzat alternatiba. Asteazkenera arte doakoa izango da, baita gauetan ere. Asteazkena, hilak 14tik aurrera, autoek 1.08 euro ordaindu beharko dute lanegunetan bide osoko ia 18 kilometroak egiteagatik: Santurtziko Ugaldebieta gasolindegitik, Bilboko Larraskitu auzoraino. Kamioiek 6.74 euro ordaindu beharko dute eta nahita nahiez igaro beharko dute bide honetatik. Tamainaren arabera prezioa ezberdina izango da kamioentzat eta deskontuak izango dituzte egindako bidai kopuruen arabera.

Garraiolariak jada ordainsariko prezioen aurka azaldu dira.

900 milioi euroko inbertsioa egin da bide honetan eta lau urteko lanak izan dira. Denera 17,8 kilometroko ibilbidea egin dute, horietatik erdia tunel azpitik pasatzen da, eta Ortuella, Galindo, Kaxtresana eta Larraskitun ditu sarrerak.

Bizkiako Garraiolarien elkarteak (Asetravik) ordainsariak “gehiegizkoak eta ordainezinak” direla salatu du. Garraiolarien Hiru sindikatuak bat egin du iritzi honekin eta gaur bertan Bilbon protesta bilkura bat deitu dute.

Goizeko seietatik dago irekita Bilboko Hegoaldeko Saihesbidea, A-8 autobidearentzat alternatiba. Asteazkenera arte doakoa izango da, baita gauetan ere. Asteazkena, hilak 14tik aurrera, autoek 1.08 euro ordaindu beharko dute lanegunetan bide osoko ia 18 kilometroak egiteagatik: Santurtziko Ugaldebieta gasolindegitik, Bilboko Larraskitu auzoraino. Kamioiek 6.74 euro ordaindu beharko dute eta nahita nahiez igaro beharko dute bide honetatik. Tamainaren arabera prezioa ezberdina izango da kamioentzat eta deskontuak izango dituzte egindako bidai kopuruen arabera. Garraiolariak jada ordainsariko prezioen aurka azaldu dira.900 milioi euroko inbertsioa egin da bide honetan eta lau urteko lanak izan dira. Denera 17,8 kilometroko ibilbidea egin dute, horietatik erdia tunel azpitik pasatzen da, eta Ortuella, Galindo, Kaxtresana eta Larraskitun ditu sarrerak. Bizkiako Garraiolarien elkarteak (Asetravik) ordainsariak “gehiegizkoak eta ordainezinak” direla salatu du. Garraiolarien Hiru sindikatuak bat egin du iritzi honekin eta gaur bertan Bilbon protesta bilkura bat deitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea