Gizartea -

Koronabirusa

Bizkaiko zahar-etxe bateko egoiliar bat ospitaleratuta dago eta 15 langile gaixorik

Pandemiaren hasieratik, Bizkaiko zahar-etxeetan koronabirusa atzeman dieten 1.613 egoiliar sendatu dira jada.

Zahar-etxe bateko egoiliarrak. Argazkia: EFE
Zahar-etxe bateko egoiliarrak.
Zahar-etxe bateko egoiliarrak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zahar-etxeetan gaur egun ez dago koronabirusa duen egoiliarrik, eta horietako bat baino ez dago ospitaleratuta COVID-19agatik. Testuinguru horretan, azken bi egunetan ez da aldaketarik izan. Dena dela, gaitza atzemateko orain arte egin dituzten detekzio-probetan positibo eman duten 15 langile gaixorik daude oraindik.

Bizkaiko Foru Aldundiak asteazken honetan gaurkotu ditu lurraldeko 155 zahar-etxeak (10.748 egoiliar guztira) osatzen duten sarearekin lotutako datuak. Hala, Bizkaiko zentroetan momentuz ez dago koronabirusarekin kutsatutako egoiliarrik, nahiz eta horietako bat ospitaleratuta egon.

Astelehenean emandako datuekin alderatuta, gaur egun bi langile gutxiago daude koronabirusarekin kutsatuta (15 guztira). Gainera, hiru behargin gutxiago daude isolatuta (66 guztira), baina oraindik ez diete baieztatu COVID-19a duten edo ez.

Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak hamar pertsona hartzen ditu; sei egoiliarrak dira, eta, lau, ospitaleratuta egon ondoren egun koarentenan daudenak.

Pandemiaren hasieratik, Bizkaiko zahar-etxeetan koronabirusa atzeman dieten 1.613 egoiliar sendatu dira jada.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Adinekoak