Gizartea -

Suteak

Gasteizko zabortegian izandako bi suteak nahita egin ziren ikertzen ari dira

Bi kasu "hain antzekoak, denboran hain jarraituak eta hainbeste kointzidentzia dituztenak" direla ikusita hartu dute erabakia.

Sutea Gardelegiko zabortegian. Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak
Sutea Gardelegiko zabortegian
Sutea Gardelegiko zabortegian. Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak ekainaren 28an eta igandean Gardelegiko zabortegian izan ziren bi suteak nahita piztu zituzten ikertuko du.

Gasteizko Udaleko iturriek azaldu dutenez, bi kasu "hain antzekoak, denboran hain jarraituak eta hainbeste kointzidentzia dituztenak" direla ikusita hartu dute erabakia.

Azken sua 20:00ak aldera piztu zen igandean, eta 23:30erako itzali zuten.

Aurrekoa, berriz, ekainaren 28an izan zen, eguerdian, eta ke laino handia eragin zuen, Arabako hiriburuko leku askotatik ikusteko modukoa.

Bi su horiek hiri eta industria hondakinak biltzen dituen Gardelegiko zabortegian izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Birziklatzea Euskadin Vitoria-Gasteizko Kuadrilla