Itxi

Gizartea

AMIANTOA

EAEko Auzitegi Nagusiak Cablenorreko langile baten heriotza amiantoarekin lotzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Langilearen familiak Gaixotasun Profesionaletatik datozen diru-laguntzen onarpena aldarrikatu zuen, baina Arabako INSSak eskaera ukatu egin zuen.

  • ASVIAMIE taldearen bilkura bat. Irudia: EITB.

    ASVIAMIE taldearen bilkura bat. Irudia: EITB.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Asoziazioak (ASVIAMIE) jakinarazi du EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko auzitegi baten epaia berretsi du. Ebazpenak, Cablenor enpresan amiantoarekin lan egiten zuen arotzaren heriotza mesotelioma erabiltzearen ondorio zela azaltzen du.

Hildakoak 1966 eta 1997 artean Echevarria Cablerías del Norte enpresan jardun zuen lanean, uralitazko teilatuak, zorrotenak eta tximiniak konpontzen. Enpresak ez zion arnasteko beharrezko babesa eskaini, ezta sustantzia kantzerigeno arriskutsu horren inguruko informaziorik eman. 2016na mesotelioma pleurala atzeman zioten, eta 2017ko maiatzean hil zen.

Langilearen familiak Gaixotasun Profesionaletatik datozen diru-laguntzen onarpena aldarrikatu zuen, baina Arabako INSSak eskaera ukatu egin zuen. Beranduago, Gasteizko Auzitegi Sozialak alargunaren eskaera onartu zuen, alarguntasun pentsioa gaixotasun profesional batetik eratorria dela, eta diru-laguntza hori INSSak eskaini beharko lukeela baieztatu du.

ECN Cable Group SL ebazpenaren aurka azaldu da, eta EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko Auzitegi Sozialaren ebazpena ontzat eman badu ere, enpresak errekurtso bat aurkeztu du gaixotasunaren jatorriaren aurka. Ondorioak orain INSSaren gain daude, eta auzitegiak ohartarazi du enpresak aurkeztutako defentsa ez datorrela istorioarekin bat. ENC Cable Group SLren arabera, litekeena da hildakoa amiantoarekin kontaktuan enpresa horretan lanean hasi aurretik egotea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena