Gizartea -
Selektibitatearen amaiera
Gasteizko Udalak zuhurtzia eskatu du selektibitatearen amaierako ospakizunen aurrean
Araban 1.600 pertsonak baino gehiagok egiten dituzte gaur azken azterketak. Modu horretara, ezohiko egoera batean garatu den EBAUren hiru jardunaldi osatu dituzte.
eitb.eus
Unibertsitatera sartzeko Batxilergoko ebaluazio-probak (EBAU) gaur amaitzen dituzten ikasleek egin ditzazketen ospakizunen aurrean, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko osasun-gomendioak jarraitzea eskatu die gazteei Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzuak.
Araban 1.600 pertsonak baino gehiagok egingo dituzte gaur azken azterketak; era horretara, ezohiko egoeran, konfinamenduan zehar ikasteko beharragatik, probaren hilabeteko atzerapenagatik eta probak egiteko jarraitu diren higiene- eta segurtasun-neurri zorrotzengatik, garatu den Unibertsitatera sartzeko ebaluazio-probak osatuko dituzte.
Ulergarria denez, azterketak amaitzeagatik suertatu daitezkeen ospakizunen aurrean, Udalak covid-19a transmititzeko arriskua sor dezaketen egoerak saihesteko betebeharra azpimarratu du. Horretarako, funtsezkoa da segurtasun-distantzia une oro mantentzea, distantzia hori bermatzen ez denean, maskara erabiltzea eta leku publiko itxietan, azalerak ukitzea saihestea, objektuak ez partekatzea eta eskuen higienea mantentzea, besteak beste.