Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Saila bi COVID-19 foku berri ikertzen ari da Tolosan eta Getarian

Biak ostalaritzako establezimenduekin lotuta daude, eta leku horietara joan diren guztiei dei egiten diete PCR probak egiteko hitzordua eska dezaten.

Asteazken honetan Getarian martxan jarritako dispositiboa. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Getarian martxan jarritako dispositiboa
Getariako fokuan 8 positibo atzeman dira

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Tolosako eta Getariako ostalaritzako bi establezimenduri lotutako bi COVID-19 foku berri ikertzen ari da; beraz, leku horietara joan diren guztiei dei egin die koronabirusa detektatzeko PCR probak egiteko hitzordua eskatzera.

Hain zuzen ere, Getariako kale Nagusiko Dona Doni izozkitegia da, Politena taberna dagoen kale berean, eta bertan ere COVID-19aren agerraldi bat atzeman dute; horren ondorioz, gailu berezi bat ezarri dute gaur kostaldean, bezero guztiei PCR probak egiteko.

Era berean, Osasun Sailak azken egunetan positibo eman duten eta Dona Doni izozkitegitik igarotzea beste loturarik ez duten pertsona batzuk identifikatu ditu. Hori dela eta, Sailak lokal horretan uztailaren 9tik 13ra bitartean egon diren guztiei eskatu die hitzordua eska dezatela Getaria, Zumaia eta Zarauzko osasun-zentroetan bihartik aurrera proba egiteko.

Beste herri batzuetakoak izan eta izozkitegitik pasa direnek, Osasun Kontseiluaren 900 203050 telefonora deitu behar dute edo beren osasun-zentroarekin harremanetan jarri.

Prozedura bera jarriko da abian Tolosan. Bertan, Lekuona margolariaren kalean dagoen Elorri tabernatik pasa diren guztiei, uztailaren 10etik 14ra bitartean, Tolosaldeko osasun-zentroekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie, bihartik aurrera Beotibar pilotalekuan probak egiteko.

Era berean, tabernan egon direnak eta beste herri batzuetakoak direnak Osasun Kontseiluarekin edo osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar dira.

Gipuzkoan 41 positibo berri izan ziren atzo: 8 Tolosan, 2 Ibarran eta beste bat Villabonan.

BIDEOA: 22 dira Tolosan atzemandako kasuak

22 dira Tolosan atzemandako kasuak
22 dira Tolosan atzemandako kasuak
22 dira Tolosan atzemandako kasuak

2:10

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, “esazio publiko itxietan” izango da derrigorrezkoa abuztuaren 1etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Getaria Koronabirusa