Gizartea -

Koronabirusa

PCR probak egitea eskatu diete Zarautzen ikasturte-amaierako jaietan egondakoei

Uztailaren 8an eta 12an jaietan izan ziren gazteei eskatu die Osasun Sailak etxean geratzea eta osasun-zentrora deitzea, testak egiteko.

Zarautz, artxiboko irudian. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Zarautz, artxiboko irudian
Zarauzko osasun zentroko aparkalekuan PCR probak egiten dihardute

1:33

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak "Zarautzen uztailaren 8an eta 12an ikasturte-amaierarekin lotutako jaietan" izandako gazteei eskatu die etxean gera daitezela, arrisku-taldeekin kontakturik izan ez dezatela, eta osasun-zentroetara dei dezatela, PCR proba egin diezaieten.

Zehazki, eskaria Zarauzko Malekoiako tabernetan egindako festetan izan ziren ikasleei egin diete.

Ostalaritza-lokal horietako zenbait bezerok positibo eman dute, eta horregatik eskatu die Osasun Sailak, festa horietako parte-hartzaile guztiei, bakartuta egon daitezela.

Deia da Zarautzen bizi diren gazteentzat, zein beste herri batzuetan bizi direnentzat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa izango da abuztuaren 1etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Zarautz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa