Itxi

2020/07/18

11:17

Gizartea

Koronabirusa

Kiroldegia, haur parkeak eta udal liburutegia berriz ireki dituzte Ordizian

Agentzia | Erredakzioa

Adur Ezenarro alkateak herritarrak zoriondu ditu euren “jarrera eta erantzukizunagatik”, eta esan du Gipuzkoako udalerria “toki segurua” dela.

  • Etxezarreta kalea, Ordizian (Gipuzkoa).

    Etxezarreta kalea, Ordizian (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Majori kiroldegia, udal parkeak eta udal liburutegia berriz irekitzea erabaki du Ordiziako Udalak (Gipuzkoa), COVID-19ko infektatuen datuak "bide onetik" doazela baieztatu ondoren. "Erantzukizunez jokatzen" jarraitzea eskatu du Udalak.

Adur Ezenarro alkateak azaldu duenez, egindako azken PCR proben emaitzak negatiboak izan dira, eta zehaztu du koarentenan egon diren pertsonei egin dizkietela testak, beraz Ordizia "toki segurua da".

Horrela, Majori kiroldegiak berriz ireki ditu ateak, langileek PCR probetan negatibo eman ondoren. Era berean, liburutegia astelehenetik ostegunera irekiko da, liburuak uzteko zerbitzua martxan jarrita.

Udalerriko haur parke guztiak ere ireki dituzte, eta aldiro desinfektatuko dituzte.

Ordiziarrak zoriondu ditu Ezenarrok, euren "jarrera eta erantzukizunagatik". "Ondo goaz, baina ez dezagun pikutara bidali egindako lan guztia", gehitu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;